Hemen da Sagardo Egunaren laugarren edizioa

09.03.17
Kultura eta Gazteria

Ermuko Gazte Asanbladak beste behin Sagardo Egun arrakastatsua antolatu du larunbat honetarako, martxoak 11. Ekimen honen laugarren edizioa herriko hainbat ostalaritza establezimenduren laguntzarekin antolatu da, baita Ermuko okindegi eta harategiekin eta Euskadiko hainbat sagardotegiren babesarekin ere.

Maiatzera arte luzatuko den sagardo denboraldi berriarekin bat egiten du festak, eta helburu nagusia sagardoa hurbildu eta herrian euskal kultura bultzatzea da.

Ekitaldien programa 12:30ean hasiko da Orbe Kardinala plazan jendearentzat sagardo gunea zabalduta. Espazio hori 14:30ak arte egongo da zabalik, baina arratsaldean berriro irekiko da 18:30ean, eta sagardoa amaitu arte mantenduko da, edari tradizionala dastatu nahi duten pertsona guztiak hurbildu daitezen.

13:30etik 14:30era, gainera, Mintzotx ekimena burutuko da, hau da, euskara praktikatu ahal izateko mintzopoteoa. Arratsaldean, 19:30ean, trikipoteo alaiak herriko kaleak girotuko ditu, eta 22:30etik aurrera dantza egiteko tartea izango dugu Fan & Go taldearen erromeriarekin.

Gazte Asanbladak promozio bideo dibertigarri bat prestatu du programa aurkezteko eta jakitera emateko, eta herritarrei larunbaterako baserritar jantzia prestatzeko deia egin die.

Bestalde, antolatzaileek kantu berezi bat prestatu dute larunbaterako, eta hemen entzun daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian