#Abianen III. edizioak 70 lanpostu baino gehiago eskainiko ditu

14.03.17
Hezkuntza

Debabarrenako enplegu eta Lanbide Heziketaren azoka da ‘Abian’, zeina martxoaren 29tik 31ra gauzatuko den Armagintza Eskolan

Lan bila ari diren pertsonek Debegesaren webgunean –www.debegesa.eus– jaso dezakete lan-eskaintza hauen guztien berri, eta bertan eman behar dute izena martxoaren 20a baino lehen

Debabarreneko Udalek, Debegesaren bitartez, eta eskualdeko Lanbide Heziketa Zentroek antolatuta

Azokak SD Eibar Fundazioaren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako departamentuaren, La Caixako Obra Sozialaren, Laboral Kutxaren eta eskualdeko enpresa hainbaten laguntza jaso du

Debabarreneko Udalek, Debegesa garapen agentziaren bitartez, eta eskualdeko Lanbide Heziketa zentroek #ABIAN Debabarreneko III. Enplegu eta Lanbide Heziketa Azoka egingo dute martxoaren 29tik 31ra bitartean Eibarko, Armagintza Eskolan.

Aurten #ABIAN azoka lana bilatzen ari diren pertsonen eta lanposturen bat betetzeko beharrizana duten inguruko enpresen arteko topagune izango da. Gure eskualdeko eskaintza formatiboa kalitatezko kualifikazio aukera gisa eta lan merkatuaren beharrizanei ondoen egokitutako ikasketa gisa ezagutzera emateko helburua izango duena. Horretarako, Debegesak eskualdeko eta inguruko enpresetan prospekzioa egin du, berehalakoan bete behar dituzten lanpostuak identifikatze aldera. Honela, arlo desberdinetan 70 lanpostu baino gehiago bete nahi direla jakin du. Lan bila dabiltzan pertsonek www.debegesa.eus webgunean jaso dezakete lan-eskaintza hauen guztien berri eta bertan eman ahal izango dute izena, martxoaren 20a baino lehen. Data horretatik aurrera, martxoaren 27ra bitarte, lehen hautaketa prozesua egingo da eta, azkenik, martxoaren 29an, 30ean eta 31n, ABIAN azokan bertan, euren lantaldeak osatzeko profesional bila dabiltzan enpresek egingo dituzte azken lan-elkarrizketak.

Egitasmoak SD Eibar Fundazioaren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako departamentuaren, Obra Social La Caixaren eta Laboral Kutxaren laguntza jaso du. Halaber, eskualdeko bederatzi enpresek bat egin dute ekimenarekin eta horiek ondorengo hauek dira: Danobat Group, IK4-Tekniker, Egile, EPC, Alcorta, Etxe-tar, Kirolbet, Urkotronik eta AGME.

Enplegu eta Lanbide Heziketa azoka hau Debabarreneko Udalek, Debegesaren bitartez, eskualdean dugun langabezia egoerari aurre egiteko eta ekonomiaren sustapenerako abian jarritako egitasmo eta neurrien artean kokatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako
Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian