Abeletxen eta Bizkaia Etorbidean aparkatzeko plaza berriak gaitu ditu Udalak

16.03.17
Hirigintza

Leku hauek behin-behinekoak izango dira, eta San Antonioko aparkalekuan kendu diren plazak ordezkatzeko balioko dute

Euskal Trenbide Sareak (ETS) aurrera jarraitzen du Ermuko tren geltoki berria eraikitzeko lanekin. Gisa honetako obra guztietan gertatzen den moduan, lan horiek afekzio ezberdinak eragin dituzte herrian, gure ibilgailuak aparkatzeko lekua aurkitzeko zailtasunak, esaterako.

2016ko azken hiruhilekotik aurrera, obretako etxolak kokatu dira San Antonioko aparkalekuko zati batean, eta harrezkero, parking horren erdia, gutxi gorabehera, erabiltzaileentzat itxita dago. Egun, gainera, iparraldeko tunela eraiki ahal izateko, aparkalekuaren zati bat hartu da egiturak muntatu eta trenak igaroko diren bideak prestatzeko.

Horrek eragin ditzakeen arazoen aurrean, Ermuko Udalak behin-behineko 20 aparkaleku gaitu ditu Abeletxe kaleko 1 eta 3 zenbakietan eta Bizkaia Etorbideko 2 eta 4 zenbakietan.

Aparkatzeko plaza horiek, esan bezala, behin-behinekoak dira, eta San Antonioko aparkalekuaren ordezko gisa gaitu dira, Euskal Trenbide Sarearen obrek aurrera egin ahala, lekua murrizten ari baita bertan. Toki gehiago behar den heinean, herriko beste gune batzuetan aparkaleku gehiago gaituko dira, Abeletxen bertan eta Izelaietan, kasu.

San Antonioko aparkalekua bere onera itzuli bezain pronto, behin-behineko plaza guztiak bertan behera geldituko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean