Langabezian daudenek hainbat ikastarotan izena-ematea zabalik jarraitzen du
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ermuko udalak batera eskaintzen dutena
Espezialitateak hiru dira: merkataritza saltokietarako gaitasun teknikoak”, “hotzeko estanpazioa” eta “enplegurako gaitasunak. Izen-emateak zabalik martxoaren 31a artean.
Ermuko Udalak, Toki Garapeneko Alorraren bidez, gogoratzen du langabezian daudenentzako hainbat ikastarotan izena emateko epea zabalik duela, zeina Foru Aldundiak finantzatuko dituen. Horietako bat “Gazteen enplegagarritasunaren sustapena” programa da, “Merkataritza saltokietako gaitasun teknikoak” espezialitatea eskaintzen duelarik da, Lehen Hezkuntza amaitu gabe edota DBH, batxilergoa edota lanbide heziketako ziurtagiria duten 30 urtera arteko langabeentzat.
Halaber, esparru horretan bertan, Hotzeko Estanpazioa ikastaroa ere antolatu da. “Lan Berri. Laneratzeko zailtasun handiak dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko Dekretua”ren baitan. Ikastaroa apirilean hasiko eta ekainaren 30ean amaituko da. Ikastaroak bi zati berezitu izango ditu; lehena teorikoa Ermuko Izarra Centre eraikinean emango dena, bigarrena praktikoa Boroa-Zornotzako AIC-Automotive Intelligence Centerren.
Bigarren trebakuntza ikastaro hau 45 urtetik gorako langabeek, iraupen luzeko langabeek* (kontratua egin aurreko 13 hilabeteetan hilabete baino gehiago ez dutela lanik egin egiaztatzen dutenak) edo bazterkeria-arriskuan dauden langabeek** (guraso bakarreko familiako aita edo ama, baldin eta egiaztatzen badute 3 hilabete daramatzatela gutxienez lanik gabe) egin ahal izango dute.
Ikastaroak 30 urtera arteko gazteentzat dira eta baita 45 urtetik gorakoentzat ere
Aipaturiko bi ikastaroak 300 ordukoak izango dira. Trebakuntza horren onuradunak Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta eta enpleguko zerbitzu publikoan inskribatuta egongo dira ***.
Programa honen baitan honako arloetako trebakuntza ere eskainiko da: elkarrizketarako gaitasunak, IKTak eta enplegu-bilaketa, Elevator Pitch eta proiektuen kudeaketa 31 urtera arteko gazte langabeentzat, eta Hobetu zure komunikazioa, IKTak eta enplegu-bilaketa, teknologiaren hastapenak eta gaitasun digitalak 45 urtetik gorako langabeentzat edo bazterkeria-arriskuan dauden langabeentzat.
Trebakuntza doan izango da eta nahi duenak Torretan Etxean eman beharko du izena 9:00etatik 14:00etara, kasu bakoitzean eskatzen diren baldintzak betetzen direla agiri bidez frogatuz. Telefonoa 943179151 da eta helbide elektronikoa: dl@udalermua.net. Izena emateko azken eguna martxoaren 31a izango da.
Oharrak:
*Dekretu honen ondorioetarako, iraupen luzeko langabea da kontratua egin aurreko 13 hilabeteetan hilabete baino gehiago lan egin ez duela egiaztatzen duena.
**Dekretu honen ondorioetarako, honako hauek dira bazterkeria-arriskuan dauden pertsonak:
- a) Gutxienez %33ko minusbaliotasun fisiko, psikiko edo sentsoriala aitortuta duten pertsonak.
- b) Buruko eta/edo zentzumenen gaixotasuna duten pertsonak (mediku-txostenaren bidez justifikatu behar da).
- c) Guraso bakarreko familiako aita edo ama, baldin eta egiaztatzen badute hiru hilabete daramatela gutxienez lanik gabe.
Ondorio horietarako, halakotzat hartuko dira ordaindutako jarduerarik egiten ez duen ondorengoren bat edo batzuk beren kargu dituzten pertsonak.
- a) Honako bi arau hauetarikoren batean ezartzen diren laguntzen onuradunak: 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzekoa, eta 4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituena.
- d) Toxikomano izandako pertsonak (alkoholiko eta drogazale izandakoak). Dekretu honetako laguntzak jasotzeko, baldintza batzuk bete behar dira pertsona bat toxikomano ohitzat jo ahal izateko: talde terapeutiko egokiaren ustetan, desintoxikazio-fasea eta mendekotasuna kentzeko fasea gainditzea, eta etengabeko tratamenduan 6 hilabete eman eta gero, lanaren bidez gizarteratzeko programa batean egotea komenigarritzat jotzea.
- b) Genero-indarkeriaren biktimak; biktima-izaera egiaztatzeko, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzko 1/2004 Lege Organikoan xedatutakoari jarraitu beharko zaio.
- e) Preso-ohiak. Langabeak EAEko edo estatu mailako enplegu zerbitzu publiko batean egongo dira inskribatuta, Europar Batasunaren esparruan, eta, gainera, Bizkaian erroldatuta egon behar dute.
***Pertsona guztiak Europar Batasunaren esparruan autonomi erkidegoko edo estatuko enpleguko zerbitzu publikoan izena emanda eta Bizkaian erroldatuta egon beharko dira.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena