Aste Santuko ospakizunetara egokituko dituzte euren ordutegiak udal zerbitzuek

10.04.17
Gizartea

Hemen dugu jada Aste Santua, eta datozen egunetan izango ditugun ospakizunetara egokituko dituzte euren ordutegiak udal zerbitzuek.

Udal liburutegia itxita egongo da jai egunetan, apirilaren 13tik, osteguna, 17ra arte, astelehena, biak barne. Apirilaren 18tik aurrera, zerbitzua ohiko ordutegira itzuliko da: astelehenetik ostiralera, 09:30etik 20:30era etenik gabe, eta larunbatetan 09:30etik 13:30era.

Egun horietan izan daitezkeen arazoak ekiditeko, jai-egunen aurreko egunetan, maileguan hartu daitezkeen material kopurua eta itzultzeko epeak malgutu egingo dira pertsona erabiltzaileen beharretara.

Asteburutan egiten diren ekintzei dagokienez, ingelesezko eta frantsesezko mintzapraktika taldeak, esaterako, bertan behera geldituko dira eta apirilaren 24ko astean itzuliko dira normaltasunera.

Kirol instalazioetan ere ordutegi desberdinak izango dira datozen egunetan. Miguel Angel Blanco kiroldegia eta Aritzmendi kirol eremua 09:00etatik 13:00etara zabalik egongo dira apirilaren 13an, 14an, 16an eta 17an. Larunbatean, apirilak 15, ohiko ordutegia errespetatuko da eta arratsaldez ere irekita egongo da: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Bestalde, Betiondo Kirol Gunea 08:30etik 13:30era erabili ahal izango da ostegunean, ostiralean, igandean eta astelehenean. Larunbatean, aldiz, 08:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara luzatuko da irekiera ordutegia.

Kultur zerbitzuei dagokienez, Lobiano jauregia itxita egongo da apirilaren 13tik 17ra, biak barne. Hilaren 18an, asteartea, irekiko ditu ateak berriro, baina bi aste hauetan goizez soilik izango da zabalik, 08:00etatik 15:00etarako ordutegian.

Emakumeen Topalekua, bestalde, ohiko ordutegian mantenduko da, jaiegunetan izan ezik: apirilaren 13tik 17ra itxita egongo da.

Enplegu zerbitzuek, Torretan eskaintzen direnek, esaterako, ordutegi murritzagoa izango dute lanegunetan, eta 09:00etatik 14:00etara egongo dira zabalik.

Azkenik, gogoan izan Udaltzaingoa eta egoitza elektronikoa hiritarren zerbitzura daudela eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.