Kalean dugu 'NAhita' aldizkariaren azkena, 31. ale berria
Nahita aldizkariaren zenbaki berri bat argitaratu du Emakumeen Topalekuak eta Izarraitz antzerki taldearen 25 urteen berri dakar azalean. Hogeita bost urte oholtzaren gainean, antzeztu dituzte lan esanguratsuen laburpena eskainiz agur esan digutelarik.
Nahita aldizkariko 31. alearen erreportaje nagusia ‘Bulba a la zakila? Bi sexu-bi genero edo… gehiago’ titulua duena. Erreportajea hainbeste hauts harrotu duen ‘Hazte oir’ elkartearen kanpaina eta autobus kanpainaren erantzun kontrajarria dugu, sustatzaileen ikuspuntu motz eta errealitateaz kanpokotzat jotzen duena gizartearen hein handi bat.
Erreportaje nagusiarekin batera, ale berri honetan ‘Asociación Chrysallis’ elkartea zer den ezagutzeko aukera emango digu irakurleoi, baita aldizkariaren inguruan herritar eta irakurleek bete dugun inkesta eta erantzunen inguruko informazioa ere.
Jabekuntza Eskolako ikastaro berrien programazioa ere iragartzen da aldizkarian, zabalik baitaude izena emateko epeak. Gainontzeko atalak ohikoak dira.
Goiko estekan lortu daiteke aldizkaria, edota edizio fisikoan nahi izanez gero, udalaren eraikinetan, tabernetan, osasun zentroan eta, noski, Emakumeen Topalekuan.
Lotutako albisteak
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan
Udalbatzak prestakuntza jasoko du urriko hilabete honetan