Ureta zonaldean HAPOren barruko aldaketa egitearen inguruko informazio bilera irekia
Ureta I eta II lur urbanizagarriari dagokien eremuan Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) barruko aldaketa egiteko betetzen ari den izapideari buruzko xehetasunak ezagutarazteko herritarrei datorren astelehenean informazio bilera irekira deitu die Ermuko Udalak. Aipatu informazio bilera hori maiatzaren 8ko astelehenean egingo da, arratseko 7etatik aurrera, Lobiano Kultur Guneko aretoan.
Bilera horretan alkatea, hirigintzako zinegotzia, eta aldaketa idatzi duen taldeko kideak –HAPOren berdinak- izango dira, udal Bulego teknikoko teknikariekin batera. Horiek aldaketa egiteko izan diren arrazoiak, egingo dena zehatz-mehatz eta prozesua zein puntutan dagoen azalduko dute. Azalpenaren ondoren bertaratutakoei hitza emango zaie, ongi ririten dituzten galderak edo adierazpenak egiteko.
Bilera hau ohiko jendaurrera jartzeko izapidearen osagarri da, zeina parte-hartze prozesutzat jotzen den parte-hartze prozesu ireki gisa, herritarrekiko parte-hartze egitarauan jasotakoarekin bat etorriz. Prozesu horrek bi helburu izango ditu, batetik interesa izan dezaketen gizarte eragileen iritziak aintzat hartzea eta, bestetik, herritarrei honen inguruan esateko dutena adieraz dezaten bide eta aukera ematea.
Prozesu honetan bete izan diren pausoen kronologia:
- Ermuko Udalak azaroaren 29an eginiko Osokoaren Bilkuran Tenneco Automotive Ibérica S.A.rekin hirigintza hitzarmena sinatzea onartu zuen. Hasierako erabaki hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu izan zen, jendaurrera jarriz. Hogei lanegunen ondoren alegaziorik jaso ez zirenez, erabakia Udalbatzarrera altxa zen behin-betiko onartzeko.
- Ermuko Udalbatzarrak Tenneco Automotive Ibérica S.A.rekin sinatu beharreko hitzarmena behin-betiko onartu zuen urtarrilaren 31ko Osoko Bilkuran, PSE-EE (6), EAJ (3) eta PP(2) taldeen aldeko botoekin eta EH Bildu (2), Se Puede Ermua Ahal Da (1) eta Irabazi (1) alderdien abstentzioarekin.
- Udal honek eta Tenneco Automotive Iberica S.A.k Ureta I eta II eremuan HAPO barruko aldaketa egitearen inguruan aipatu hitzarmena sinatu zuten udaletxean otsailaren 8an egindako ekitaldian.
Hirigintzak asteleheneko bilera informatiboa ezagutarazi eta zabaltzeko kartela prestatu du, zeinaren irudia azpia uzten dizuegun.
Lotutako albisteak
Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean