‘Gurekin beldurrak jai!’, Bizkaiko Jabekuntza Eskolen topaketa

08.05.17
Berdintasuna

Bizkaiko Emakumeen Jabekuntza Eskolen Sareak emakumeen urteroko topaketa antolatu du datorren ekainaren 3rako, larunbata. Durangon ospatuko da egitasmoa, eta 2016-2017 ikasturtearen amaierarekin bat egingo du.

Ekimena antolatzen duen taldeko partaide da Ermua, Abadiño, Basauri, Durango, Elorrio, Getxo, Ondarroa eta Arratiako Mankomunitateko udalerriekin batera. Bizkaiko sareko kide berriek parte hartuko duten lehenengo topaketa izango da, orain arte lau herrik soilik osatzen baitzuten sarea (Ermuak, Ondarroak, Basaurik eta Getxok).

Gurekin beldurrak jai: Estrategia feministak jaietako indarkeria matxistaren aurrean da aurtengo topaketari eman zaion izena. Horrela, gaiarekin lotutako esperientzia ezberdinak aurkeztuko dira, eta mota horretako indarkeriari aurre egin ahal izateko estrategiak eztabaidatuko dira.

Ekitaldien programa 10:30ean hasiko da San Agustin Kultur Gunean, mahai-inguruarekin eta dagokion eztabaidarekin. Jarraian, 13:00ean, Rebeca Lane Guatemalako rapera feministak kontzertu irekia eta doakoa eskainiko du Santa Ana plazan. Behin emanaldia amaitzen denean, jabekuntza eskoletako ikasleek autogestionatutako bazkaria izango dute.

Topaketara joan ahal izateko, Ermuko jabekuntza eskolan parte hartzen duten emakumeek izena eman beharko dute Izelaieta 12 kaleko Emakumeen Topalekura. 943 17 10 30 telefonora deituta ere apuntatu daitezke, baita igualdad2@udalermua.net helbide elektronikora idatzita ere. Izena emateko epea maiatzaren 19an amaituko da, ostirala.

Bestalde, antolakuntzatik adierazi dutenez, haurtzaindegi zerbitzua eskaintzea aurreikusita dago. Zerbitzua erabili ahal izateko, izena emateko unean adierazi beharko da.

Lotutako albisteak

Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara