Ermua Antzokian ikusgai izango asteburu honetan Warren Beattyren azkena eta ‘Negación’ thrillerra
Ermua Antzokiko zine denboraldia azken txanpan sartu da eta uda aurreko etenaldiaren aurretik bi aste besterik ez zaizkigu geratzen. Zine-klubaren azken aurreko aste honetan, Gaby Dellal zuzendariaren 3 Generaciones filma amerikarra ikusi ahal izango dugu. Aktore bikainak bildu ditu lan honetarako: Naomi Watts, Susan Sarandon eta Elle Faning. Filmak generoz eta sexuz aldatzeko ebaketa egitea erabakitzen duen nerabe baten bizitza eta aurre egin behar dien arazoak kontatzen ditu. Hunkigarria, gozoa, ironikoa eta interpretazio bikainak dituena. Filma sinesgarri eta argigarria da eta erabaki hori hartzen duen pertsonek pasa beharrekoa islatzen du. Proiekzioa berdintasunaren aldeko Zipriztintzen gizon taldearekin bat antolatu da, homo, trans eta bifobiaren aurkako Nazioarteko maiatzaren 17ko egunaren aldarrikapenarekin bat. Iluntzeko zortzi eta erdietan proiekatuko, jatorrizko bertsioan azpitituluekin.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da, arratsaldeko zazpi eta erdietan La excepción a la regla drama erromantikoa proiektatuko dugu lehen aldiz. Zuzendaria eta protagonistetako bat Warren Beatty legenda da, Bonnie & Clyde filma ahaztezineko protagonista eta Rojos handiaren zuzendaria. Lana Hollywoodeko garai onenaren eta 60. hamarkadako isla dotorea da, non industriak Howard Hughes pertsonai anbiguo eta polemikoak kontrolatzen zituen garaikoa. Zinikoa, xarmagarria eta melodramatikoa aldi berean. Duen kaos puntuak filma bitxi eta erakargarrian bilakatzen dute. Zinearen, botearen eta diruaren arteko harremana espresuki bereizten du, zinemaren aldeko jarrera argia erakutsiz. Larunbat arratseko 19:30etan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko 20:30etan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamena Negación zinta britainiarra da, Mick Jacksonek zuzendurikoa eta Rachel Weisz, Tom Wilkinson eta Timothy Spall aktore bikainak interpretaturikoa. Britainiarrek filma neurridun, arrakastatsu eta giroaren aldetik oso eraginkorrak egiteko duten maisutasuna agerian jartzen da, gidoi on batez uztartuaz ikuslea irentsiko duen drama judizial batean barneratzeko, tentsioan mantenduz filmaren bukaera arte. Bafta sarietara izendaturik izan da filma onenaren sarirako. Filma deigarria da oso. Filmak David Irving historiadore britainiar eta nazi zalearen eta Deborah E. Lipstadt kazetari estatu batuarraren arteko auzia kontatzen du. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusteko aukera izango dugu.
Azkenik, gaztetxoentzako emanaldian, igandeko 5etan, Los Superhéroes titulukoa proiektatuko dugu. Maltzur, super heroiak, komedia eta erromantzea uztartuko ditu marrazki bizidun koloretsu honek.
Argibide eta zehaztasun gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan