Berdintasunaren aldeko Gizon sareak Ermuan egingo du urteko Topaketa

18.05.17
Berdintasuna

Euskadin berdintasunaren aldeko Gizon sareak urteko topaketa egingo du aurtengoan Ermuan. Jardunaldia aste honetan bertan egingo da, maiatzaren 20ko larunbatean. Eguneko egitarauak bi zati bereizi izango ditu, goizekoa lan izaera izango du eta talde parte-hartzaileentzat izango da eta, arratsaldekoa, irekia nahi duen pertsona ororentzat. Berdintasunaren alde herrian lanean dugun ‘Zipriztintzen’ gizon taldea da antolatzailea eta, kanpotik etorriko zaizkigun taldeen anfitrioi. Iaz, topaketa Urretxu-Zumarragako en gain izan zen eta han egin zuten, ermuarrek horiengandik jasoz lekukoa. Esan bezala, egun osoan zehar izango dira ekitaldiak, nahiz eta goizekoak partaideentzat propio izan eta, arratsaldekoak, libre eta herritar ororentzat zabalik.

Egitarauari hasiera emango zaio goizeko 10etan, etortzen direnei harrera egin ondoren –kafea, infusioak edo ura eskainiz-. Taldeek nahi kideek beren buruz aurkeztuko dute. Ordu erdi geroago, urteko bilera hasiko dute, iazko akta irakurrita. Segidan egoera, nobedade eta ekintzen berri emango du talde bakoitzak. Hamaiketan talde dinamika egingo eta Osoko bilera edo plenarioa. Datorren urterako data eta lekua ere erabakitza utziko dute. Atseden txiki bat eginda, transexualitateari buruz mintzatuko dira; sexua vs organo genitalak lemapean. Ikus-entzunezko baten ondoren, errespetuz elkarteko Ares Piñeiroren hitzak izango dituzte. Arratsaldeko ordu bata eta erdietan, goizak eman eta esandakoaren balorazioa egingo eta bigarren talde dinamika batekin, amaituko goizekoa.

Ordu bi eta erdietan elkarrekin bazkalduko eta bazkalondokoa bostak arte luzatuko dute. Ordu horretan Lobiano Kulturgunean hitzaldi publikoari hasiera emango diote. Gaia, goizekoa izanen da; transexualitateari buruz mintzatuko dira; sexua vs organo genitalak. Horretan, parte hartu, eztabaidatu eta galderak egin ahal izango dira, arratseko 7ak bitartean. Ordu erdi beranduago, ekitaldi publikoa herriko plazara lekuz aldatuko da, non performancea, panela eta irakurketa bat gauzatuko diren. Iluntzeko 8etan edizioari amaiera emango zaio.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan