Ahalduntzearen emaitza: ‘Un cuento jamás contado’ antzezpena Lobianon

01.06.17
Berdintasuna

‘Antzerkia ahalduntzerako estrategia gisa’ jarduera eta tailerrean ibili direnak oholtzara igo eta antzezpena eskainiko digute bihar –ekainak 2- Lobiano Kultur gunean, arratseko sei eta erdietatik aurrera. Obraren titulua “Un cuento jamás contado” da, non inprobisazioa oinarri harturik emakumeentzat mundu justu eta berdintsuago bat eratzeko duten grina azalaraziko dute. Sarrera librea da, doan, eta gazteleraz errepresentatuko.

Obra emakume talde batek egindako lanaren emaitza da. Partaideek beren mamu eta lotsak atzean utzi eta taula gainera igotzea erabaki dutenak, kontu eta istorio ezberdin bat kontatzeko, zeinak generoan oinarrituta gure gizartean askeak izaten uzten ez gaituzten agindu eta erabakiak gainditu eta hausteko.

Ermuko Jabekuntza edo ahalduntze eskolan parte hartu dutenek interpretatzen eta zuzentzen dute, Mirian Herbón, dinamizatzailearen laguntza eta aholkuekin. Taldean mezu ezberdin bat emango digu. Zatoz eta entzun!

Lotutako albisteak

Imagen
20.02.26
Ermuak LGTBIQ+ diagnostikoa egingo du, politika publiko eraginkorrago eta eraldatzaileetan aurrera egiteko

Lana ‘Sudergintza’ kooperatibak egingno du eta udarako prest izatea espero da
Imagen
13.02.26
‘Tu voz’ tituluko lanak irabazi du ‘Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Eli Marín Gargalloren lana da eta ‘Martxoaren 8ko 'jardueren programaren azala izango da
Imagen
13.02.26
Berdintasunean bizi ezazu San Valentin

Kanpainak maitasuna aldarrikatzen du, berdintasunezko harreman osasuntsu eta aberasgarriak izanda