Ostiral gauean N-634 errepidea itxiko da trenbidearen aldibaterako zubibideko piezak jartzeko

16.06.17
Hirigintza

Ekainaren 23ko ostiral gauez Ermua zeharkatzen duen n-634 errepidea zortzi orduz moztu eta itxi egingo da bi norabideetan, Bilbo eta Donostia lotzen dituen trenbidearen aldibateko zubibidea jartzeko. Errepidea itxita egongo da gaueko 10etatik hurrengo eguneko goizaldeko 6etara bitartean, Ermuan tren geltoki berria eta trenbidea bikoitzeko lanak egiten ari den Tecsa-Campezo-Geotunel Aldi Baterako Enpresa Elkarteak (AEEak). Kaltxangotik –Areitiotik herrira sartzean- San Antonio auzora arteko zatia itxita izango da. Autoak hirigune barrura sartuko dira oinezkoentzako Baldespina Markesetik barrurantz, Izelaietara eta Abeletxeko tuneletik San Antoniora eta hortik Eibarrera jarrai dezaten. Pasoa txandaka egin beharko da, semaforoak eta langileak seinaleekin izango baitira. 3.500 kilotik gorako kamioiek AP-8 autobidea erabili beharko dute, gutxienez Matienatik Ermurainoko tartean. Nolanahi ere, ahal dela Ermutik ez pasatzeko eta beste aukeraren bat bilatzeko eskatuko zaie gidariei.

Aldi-baterako Enpresa Elkarteak (AEEk) afekzio horren berri zabala emango du datozen egunetan Durangaldean panelak jarriz, foru errepideetako panel elektronikoetan idatziz eta Bizkaian gehien irakurtzen diren bi egunkarietan iragarkiak argitaratuz.

Ermuan tren geltoki berria eta trenbidea bikoizteko lanek aurrera jarraitzen dute eta mugarri berri bati helduko diote. Gaur egun dugun trenbidearen alternatiba izango den aldibateko desbideratze zubibidea jartzeko eta burdin zubi zaharra eta horren euskarriak eraisteko lanetan hasiko baitira. Horri esker, zubi berria egin eta tuneletik mendi barrena segitzeko aukera izango da trena etxe atzetik atera eta Eitzagaraino jarraitzeko, san Antonio eta Gipuzkoa Etorbideko auzoak ekidinez.

Astearte eta ostegunean etorriko dira piezak eta materiala garraio berezi batean

Zimendatzeko oin eta euskarriak egin ondoren langileak egitura metalikoak gainean jartzeko azken lanak betetzen ari dira, ostiral gau horretan altxatu eta elkar lotuko dituztenak. Egiturak metalikoak dira, kaxoi tankerakoak, eskumako alboan mentsula izanik mantenurako pasabidetxoa jartzeko. Egiturak (baoak) 16 metroko luzera dute –lau dira- eta garraio berezi batean iritsiko dira asteartean eta ostegun goizean (ekainak 20 eta 22an). Material horiek herrian jaso eta pilatzeko Udaltzaingoaren kolaborazioa beharrezkoa da eta obrako zuzendaritzarekin eta bulego teknikoarekin bat koordinatu dute, guztia aurreikusi bezala egin ahal izateko, eraginik txikienarekin.

N-634 errepidea Kaltxangon moztuko da, trafikoa Baldespoina Markesa eta Izelaieta kaletik bideratzeko. Izelaietak Goienkalekoarekin bat egiten duen puntuan eta Abeletxe Nagusien egoitzaren parean semaforoak izango dira, txandaka pasatzeko modua arautuko dutenak. Hortik aurrera eta trenbidearen pasabide azpitik San Antoniora eta Eibarrera jarraitu ahal izango da. Aldiz, Eibarretik tunelik sartu eta egoitza pareko semaforoa gaituz gero Goienkalera segi, edo Iparagirre eta Santa Ana auzoetara jarraitzeko aukera izango dute gidariek. Kamioek, nahita ez, AP-8 autobidea erabili beharko dute.

Kaltxangotik sartuta Mallabira nahiz Trabaku gainera edo Markinara joateko aukera izango da, betiko moduan.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan