Elektrojaia musika jaialdiak kokapen berria estreinatuko du larunbat honetan Ermuan

29.06.17
Kultura eta Gazteria

Udak eta musika elektronikoak bat egingo dute larunbat honetan Elektrojaia jaialdiaren edizio berrian. Ekimen ezagun honen bederatzigarren edizioan dozena artistatik gora izango ditugu aurten Ongarain kokatuko diren bi eszenatokien gainean.

Jaia larunbatean hasiko da, uztailaren 1ean, 17:00etan, eta goizaldeko hirurak arte ez da etenik izango Elektrojaiako Main Stage eta Old School Room eszenatokietan.

Steve Parker DJ portugaldarra izango da aurten ikusmin gehien piztuko duen artista, baina honakoen ikuskizunez gozatzeko parada ere izango dugu: Iñigo Díaz, Montxo, Charles Ramírez, Stan Garac, Erikss, Javier Ganuza, Trampas, PG2, Fey, Blanko, Aitor Araujo, Sebita, Alexander M, Panu eta Andoni López.

Sarrera doakoa izango da, eta jaialdiaren gunean txosnak egongo dira edariak eskuratzeko.

Elektrojaia Taldeak antolatu du jaialdia, Ermuko Udalaren eta Ermua Gazte Puntuaren babesarekin eta ekitaldia babesten duten beste hainbat markarekin.

Lerro hauen ostean Elektrojaia 2017 jaialdiaren kartela eta kokapena ikus ditzakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin