97 ekitaldi 2017ko Santixauetaz gozatzeko

30.06.17
Kultura eta Gazteria

Beatriz Gamiz Kultura, Berdintasun eta Euskara zinegotziak gure herriko Santixau jaietako egitaraua aurkeztu du gaur, ostirala. Guztira 97 ekitaldik osatzen dute datozen festetako programa, eta urtero bezala, txarangen jolasekin hasiko da uztailaren 14an.

Musika izango da beste behin herriko jaietako protagonista. Izan ere, 23 ekitaldi antolatu dira pop, rock, jazz, folk, elektronikoa, klasikoa eta beste hainbat musika estilo entzun ahal izateko. Zinegotziak aurtengo jaietako hiru kontzertu nagusiak azpimarratu nahi izan ditu:

  • Uztailak 15: Zea Mays
  • Uztailak 22: La Pegatina eta Stai Zitto talde ermuarra
  • Uztailak 27: Elsa Baeza, jaiei amaiera emateko

Gainera, 17 kirol ekitaldi egongo dira, beste 10 bereziki haurrei zuzenduta, 5 dantza jarduera, 6 ekitaldi gastronomiko, 10 festa giroko jarduera eta beste 10 ekintza tradizional.

Azken bloke horretan sartzen dira ohiko txarangen jokoak, eta horiekin hasiko da, hain zuzen, Santixauetako programa uztailaren 14an. Azkenengo proba playbacka izango da, uztailaren 21ean, ostirala.

Jaien hasiera ofiziala, ordea, urteroko txarangen desfileak ekarriko du, uztailaren 24an. Aurtengoan, El Conquis telebistako saioan ezagun egin den Aner Gorrotxategi izango da txupineroa.

Bestalde, ekintza tradizionalez gain, zenbait berrikuntza ere izango ditugu aurtengo jaietan: Padel Txapelketa, haurrentzat euskarazko ekitaldi berriak eta salmenta postu gehiago San Pelaio plazan, esaterako.

Programa osoa laster banatuko da herriko etxe guztietara, eta hemen kontsultatu daiteke.

Herriko jaiek 207.550 euroko aurrekontua dute aurten, eta horietatik 49.500 euro tokiko elkarteei diru-laguntzak emateko izango dira, ekintza desberdinak antolatu ditzaten. Gainontzeko kopurua ikuskizunak kontratatzeko, azpiegituretarako, baimenak lortzeko eta alokairuetarako erabiliko da.

Beatriz Gamizek azpimarratu duenez, aurtengo programa jai batzordearen, Ermuko Udalaren eta tokiko 35 elkarteren elkarlanaren eta partekatutako esfortzuaren fruitua da. Horrela, programa aberatsa eratu da, kalitatezko eduki anitzekin, Ermuko hiritarren eta jaietaz gozatzera datozen pertsona guztien gustu ezberdinak asetu ahal izateko.

Azkenik, bigarren alkateordeak gogorarazi du Ermuan erasorik gabeko jai giroa lortu nahi dela, pertsona guztiok festak berdintasunean eta errespetuz bizitzeko eskubidea izan dezagun. “Jaiak guztiontzat dira, gizon ala emakume. Festa osasungarrien alde egin dezagun, harreman onez eta errespetuz”.

Gaur goizean Lobiano Kultur Gunean egindako aurkezpenaren bideoa eta irudiak uzten dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne