Ermua Hiria literatur lehiaketaren XXIII. edizioak baditu saridunak

03.07.17
Udal Liburutegia

Literatura historikoa ardatz izan duen XXIII. Ermua Hiria literatur lehiaketako epaimahaiak ezagutzera eman ditu aurtengo lau kategorietako garaileak.

Gaztelerazko narratiba atalean, Carlos Pedro Gómez Díez (Elorrio, Bizkaia) izan da garailea La mano negra lanagatik. Hizkuntza berean baina poesia atalean, aldiz, Sonia Pérez Pedrosa almeriarrak eskuratu du garaipena La suma de nadie obrari esker.

Euskarazko kategoriei dagokienez, narratiba ataleko garailea Iñigo Legorburu Arregi errenteriarra izan da Euria lanarekin, eta Jon Joseba Aizpurua zumaiarraren Etsipenaren uhartetik obra izan da olerki ataleko obrarik onena.

Irabazle bakoitzak 400 euroko saria jasoko du eskudirutan. Gainera, euren lanak irakurgai daude jada Ermuko liburutegiaren webgunean.

250 lan baino gehiago

Ermuko lehiaketaren aurtengo edizioak honako datuak utzi dizkigu parte-hartzeari dagokionez:

  • Gaztelerazko atalean:
    • Narratiba arloan: 98 obra (19 emakumezko eta 78 gizonezko)
    • Poesia arloan: 144 obra (30 emakumezko eta 103 gizonezko)
  • Euskarazko atalean:
    • Narratiba arloan: 5 obra (2 emakumezko eta 3 gizonezko)
    • Poesia arloan: 6 obra (2 emakumezko eta 4 gizonezko)

Parte-hartzaileen %99ak posta elektronikoaren bitartez igorri ditu lanak, eta gainerako %1ak posta arrunta erabili du.

Gaztelerazko lanen epaimahaia San Lorenzo ikastetxeko Arantza Castillo Gaztelaniako irakasleak eta liburutegiko langileek osatu dute. Eusakrazko epaimahaia, aldiz, San Pelayo ikastetxeko Ane Zubia irakasleak, Fernando Aranberri Ermuko Udaleko Euskara teknikariak eta Sara Gago Udal liburutegiko arduradunak osatu dute.

Lotutako albisteak

Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
17.12.25
Liburutegiak aste honetan hasiko du azterketen ordutegi berezia

Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den