Paellarik onenak irabaz dezala!

24.07.17
Kultura eta Gazteria

Santixau jaien ospakizunetan bete-betan sartuta, Zezen Eguna ospatuko da Ermuan ostegun honetan, uztailaren 27an. Bertan, eguneko protagonista paella lehiaketa herrikoia izango da.

Edozein koadrila, txaranga eta pertsona taldek parte hartu dezake Lobiano Gastronomia Elkarteak eta Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak (EMOE) antolatzen duten lehiaketa honetan. Izen-ematea ostegunean bertan egingo da, 10:00etatik 12:00etara Orbe Kardinala plazako kioskoan, eta izen-abizenak, kontakturako telefonoa eta paella prestatzeko hautatutako lekua luzatu beharko dira.

Parte hartzen duen talde bakoitzari 10 pertsonako arroz pakete bat emango zaio, baita EMOEk eskainitako bi amantal ere. Gainontzeko guztia taldeek jarri beharko dute, sukaldeko tresnak barne. Paellak bide publikoan egin eta jan beharko dira uztailaren 27an, eta 14:00etatik aurrera, epaimahaiak plater guztiak dastatuko ditu. Paellak aurkezten diren unean, Orbe Kardinala plazan, talde bakoitzak bi ardo botila jasoko ditu, euren gastronomia lanagatik sari gisa.

Paellak dastatu ostean, epaimahaiak 19:00etan jakinaraziko du erabakia, eta bi sari banatuko dira: lehenengoa 500 euro eta oparia izango dira, eta bigarrena, aldiz, 200 euro eta oparia.

Lehiaketaren oinarriak 2017ko Santixauetako egitarau ofizialean kontsultatu daitezke.

Gastronomia eta musika

Paella lehiaketaz gain, Zezen Egunean beste hainbat ekitaldi ospatuko dira, batez ere, gastronomiarekin eta musikarekin zerikusia dutenak. Esaterako, sukaldari finenek euren paellak prestatzen dituzten bitartean, Nagusien Etxeak urteroko sardina banaketa egingo du Martxoak 8 plazan 11:00etatik aurrera.

Bestalde, lehiaketak irauten duen bitartean herria girotzeko, Gazte Txarangak eta Macjeara’s Jazz Band taldeek kalejirak egingo dituzte 12:30etik aurrera. Bazkaldu ostean, berriz, 18:00etatik aurrera, Lotxo Taldeak erromeria eskainiko du Orbe Kardinala plazan. 19:00etan berriro kalejira izango da, sari banaketa alaitzeko, eta ekitaldia amaitzeko, aurreskua eta larraindantza egingo dira 19:15etik aurrera.

2017ko Santixauei behar bezalako amaiera emateko, Irulitxa txarangari ongietorria emango zaio plazan 23:30ean, Caballer FX pirotekniaren su artifizialak hasi baino lehenago. Eta, Santixauei hurrengo urtera arte agur esateko, Elsa Baeza abeslariaren kantaldia izango da Orbe Kardinala plazan 00:30etik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu