Gauez lan egingo duela trenbidearen eta geltoki berriaren obran iragarri du ABEEk

07.08.17
Hirigintza

Bilbao eta Donostia lotzen dituen trenbidearen ibilbidea gure herrian saihesteko eta geltoki berri egiteko obrak abuztuan ere aurrera jarraitzen dute. Aldi baterako enpresa-elkarteak (ABEEk) - Tecsa, Campezo eta Geotunel izenekoen elkarteak- proiektuan aurrera egiteko hainbat gor-behera iragarri dituzte hilabete honetarako. ABEEk buru-belarri ari dira linearen desbideraketa probisionala gauzatu ahal izateko lanean eta burdinazko zubi zaharra eta horren oinarriak eraisteko.

Ibilbide probisional hori oso aurreratua dago, ibilbideko langa edo trabesak jada jarrita daude eta argindarra daraman katenaria eusteko posteak falta dira. Ibilbide zaharra utzi eta berritik trena bideratzeko aldaketa irailak 1eko ostiraletik 3ko igandera bitartean gauzatzea aurreikusita dago. Horretarako, aldez aurretik, hainbat lan bukatu beharko dituzte, hainbat lauez gauzatuko dituztelarik bi aste ezberdinetan zehar.

Gaurtik –abuztuaren 7tik 11ra bitartean, biak barne- gauez egingo dute lan, gaueko 10etatik hurrengo eguneko goizaldeko 6etara bitartean. Lanak geltoki zahar eta eraitsitakoaren ingurunean egingo dituzte.

Bestetik, abuztuaren 28tik irailaren 3ra bitarteko astean, langileek gauez lan egingo dute ostera ere. Ordutegia, bera izango delarik, gaueko 10etatik hurrengo egunaren goizaldeko 6ak bitartean.

ABEE keta ETSk ohar bi prestatu eta zabaldu dituzte erabakiaren berri emateko. Oharretan sor daitezkeen eragozpenak barkatzeko eskatzen dutelarik. Hortaz, kontutan izan.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke