Trenak behin-behineko ibilbidetik igarotzen dira jada Ermuko geltokian

04.09.17
Hirigintza

Asteburuan zehar egunez nahiz gauez etengabe lanean aritu ostean, abian da jada Bilbo-Donostia lotzen dituen trenbidearen behin-behineko ibilbide alternatiboa.

Tecsa, Campezo eta Geotunel enpresek osatutako Aldi Baterako Enpresen Elkarteak (ABEE) eraiki du behin-behineko saihesbidea, egunero jende ugarik erabiltzen duen zerbitzua bertan behera utzi gabe Ermuko tren geltoki berria eraikitzeko lanekin jarraitu ahal izateko.

Bilbo-Donostia/Donostia-Bilbo lineako trenak jada behin-behineko ibilbidetik igarotzen dira; hori horrela, ABEEa orain arte erabili izan den burdinazko zubi zaharra eta horren oinarriak eraitsi ahal izateko azkenengo lanak burutzen ari da.

Guztia aurreikusita dagoen moduan badoa, datorren asteburuan eraitsiko dute zubia, irailaren 15etik 17ra bitartean.

Jarraian ibilbidearen egungo egoeraren irudiak ikus ditzakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke