Ostiral gauean N-634 errepidea itxiko da trenbidearen zubi zaharra eraisteko

11.09.17
Hirigintza

Irailaren 15eko ostiral gauez Ermua zeharkatzen duen n-634 errepidea zortzi orduz moztu eta itxi egingo da bi norabideetan, Bilbo eta Donostia lotzen dituen trenbidearen zubi zaharra eraisteko. Errepidea itxita egongo da gaueko 10etatik hurrengo eguneko goizaldeko 6etara bitartean, Ermuan tren geltoki berria eta trenbidea bikoitzeko lanak egiten ari den Tecsa-Campezo-Geotunel Aldi Baterako Enpresa Elkarteak (AEEak).

Kaltxangotik –Areitiotik herrira sartzean- San Antonio auzora arteko zatia itxita izango da. Autoak hirigune barrura sartuko dira oinezkoentzako Baldespina Markesetik barrurantz, Izelaietara eta Abeletxeko tuneletik San Antoniora eta hortik Eibarrera jarrai dezaten. Pasoa txandaka egin beharko da, semaforoak eta langileak seinaleekin izango baitira. 3.500 kilotik gorako kamioiek AP-8 autobidea erabili beharko dute, gutxienez Matienatik Ermurainoko tartean eta baita alderantzizko norabidean ere. Nolanahi ere, ahal dela Ermutik ez pasatzeko eta beste aukeraren bat bilatzeko eskatuko zaigu gidarioi.

Hainbat afekzio: lanak gauez egingo eta zarata izango dela aurreikusita dago, zubi zaharraren oinarriak zulakariak pikatu behar dituelako

Oinezkoek ere San Antonioko espaloitik zuzen jarraitu beharko, Jator zentrotik doana itxita egongo baitaN-634 errepidea Kaltxangon moztuko da, trafikoa Baldespina Markesa eta Izelaieta kaletik bideratzeko. Izelaietak Goienkalekoarekin bat egiten duen puntuan eta Abeletxe Nagusien egoitzaren parean semaforoak izango dira, txandaka pasatzeko modua arautuko dutenak. Hortik aurrera eta trenbidearen pasabide azpitik San Antoniora eta Eibarrera jarraitu ahal izango da. Aldiz, Eibarretik tunelik sartu eta egoitza pareko semaforoa gaituz gero Goienkalera segi, edo Iparagirre eta Santa Ana auzoetara jarraitzeko aukera izango dute gidariek. Kamioek, nahita ez, AP-8 autobidea erabili beharko dute.

Kaltxangotik sartuta Mallabira nahiz Trabaku gainera edo Markinara joateko aukera izango da, betiko moduan.

Oinezkoek ere afekzioak izango ditugu, -ez egun eta gau horretan bakarrik, gure ibilbideetako ohiturak aldatu egin beharko baitugu. Izan ere, eskumako espaloitik –Jator zentrotik aurrera- ezin izango gara pasatu itxita egongo delako. Aldi Baterako Enpresa Elkarteak (AEEak) iragarri duenez San Antoniotik gora datozen pertsonek errepidea gurutzatu ordez zuen aurrera jarraitu beharko dute errepidearen eta obraren itxituraren tartean prestatuko duten lekutik. Egungo bidea eta larunbatetik aurrerako proposamena lasterbidez loturik uzten dizuegun planoan dituzuen zehaztuta.

Aldi-baterako Enpresa Elkarteak (AEEk) afekzio horren berri zabala ematen hasi da, herrian –autobidearen irteeran- eta Durangaldeko eskualdean panelak jarriz, foru errepideetako panel elektronikoetan ere idatziko eta Bizkaian gehien irakurtzen diren bi egunkarietan iragarkiak argitaratuko egun hori baino lehen.

Ermuan tren geltoki berria eta trenbidea bikoizteko lanek aurrera jarraitzen dute eta mugarri berri bati helduko diote. Irailera arte trenbideak erabili duen zubi-bide eta burdin zubi zaharra eta horren euskarriak eraisteko lanetan hasiko baitira. Horri esker, zubi berria egin eta tuneletik mendi barrena segitzeko aukera izango da trena etxe atzetik atera eta Eitzagaraino jarraitzeko, San Antonio eta Gipuzkoa Etorbideko auzoak ekidinez.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da