Ekosistema digitaletan negozio aukerak izateko moduaren inguruko jardunaldia
Izarra Centren egingo da, udal Toki-garapen Alorrak eta Durangaldeko enpresen elkarteak antolatuta
Merkatura iritsi eta negozioak mamitu izateko kanal digitalaren dohainak aztertuko dira Ermuko Izarra Centren datorren astean egingo den jardunaldi monografikoan. Bilbo Merkataritza Ganbararen Enpresa Zerbitzu alorreko zuzendariak, Jose Luis Gilek, kanal digitalaren kontzeptura hurbilduko digu, ekosistema digitalen bidez negozio aukeran izateko moduei buruz mintzatuko zaigularik. Irailaren 19ko asteartean izango da, goizeko 8:3oetatik aurrera, laugarren solairuan dagoen D aretoan. Jardunaldia industrientzat pentsatua dago, hain zuzen ere, beren lehiakortasun maila areagotu eta sektorean negozio aukerak identifikatu nahi dituztenak. Saioan kanal digitalak merkatal tresna gisa duen garrantzia azpimarratuko da eta bide hori erabiliz negozioak eskuratzeko balio izan duten kasu praktikoak aztertuko.
Jardunaldiaren edukia
Enpresa erabat digital bihurtzeko bere atal guztiak moldatu behar ditu, salmenta eta merkataritza atala barne. Sarri pentsatzen da eraldaketa hori ondasun eta kontsumo zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresei soilik dagokiela, salmenta webguneko erosketa orgatxoan amaitutzat emanez eta industrial kanpo utziz, honek bere produktua kanal eta forma tradizionalaren bidez merkaturatzen dituela pentsatuaz. Hori horrela pentsatzea akatsa da, kanal digitala negozio aukerak identifikatu eta antzemateko bide oso aproposa baita, nahiz eta oraindik euskal enpresa askok ez dute ezagutzen ez erabiltzen.
Horren ildotik, hainbat kasutan ere kanal digitala enpresa handientzat bakarrik aproposa izan daitekeela uste izan da, errealitatea erabat bestelakoa delarik, kanalak duen kostu txiki eta eraginkortasun mailagatik, oso estrategia probetxagarria izanik txiki eta ertainentzat ere.
Hitzaldiaren xedea enpresek kanal digitaletan izan ditzaketen aukerak identifikatzea da, enpresak negozio gehiago lortzerik izan dezan. Digitala negozioarentzat kanal osagarria izan daiteke hainbatean salmenta modu eta bide tradizionaletik gauzatzen delako.
Durangaldeko Enpresen Elkartearekin abian jarri den lehen ekimena da jardunaldia, nahiz Toki-garapen alorra elkarlanean ibili beraiekin hainbat proiektutan. Esaterako, Bizkaiko Foru Aldundiak abian duen ‘Bizkaia lehiakorra’ proiektuaren baitan, non lehiakortasuna hobetzeko, aukerak zabaltzeko eta oportunitate berriak bilatzeko proposamenak ari diren lantzen.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren