Guztia prest: ostiral gauetik larunbatera N-634 errepidearen zati bat ixteko

14.09.17
Hirigintza

Guztia prest eta koordinaturik dago bihar irailaren 15eko ostiral gauez Ermua zeharkatzen duen n-634 errepidea zortzi orduz moztu eta ixteko bi norabideetan, Bilbo eta Donostia lotzen dituen trenbidearen zubibide zaharra eta horren euskarriak eraisteko. Errepidea itxita egongo da gaueko 10etatik hurrengo eguneko goizaldeko 6etara bitartean, Ermuan tren geltoki berria eta trenbidea bikoitzeko lanak egiten ari den Tecsa-Campezo-Geotunel Aldi Baterako Enpresa Elkarteak (AEEak). Kaltxangotik –Areitiotik herrira sartzean- San Antonio auzora arteko zatia itxita izango da. Desbideratzea hirigunetik egingo, autoak hirigune barrura sartuko dira oinezkoentzako Baldespina Markesetik barrurantz, Izelaietara eta Abeletxeko tuneletik San Antoniora eta hortik Eibarrera jarrai dezaten. Pasoa txandaka egin beharko da, semaforoak eta langileak seinaleekin izango baitira. 3.500 kilotik gorako kamioiek AP-8 autobidea erabili beharko dute, gutxienez Matienatik Ermurainoko tartean. Nolanahi ere, ahal dela Ermutik ez pasatzeko eta beste aukeraren bat bilatzeko eskatuko zaie gidariei.

Aldi-baterako Enpresa Elkarteak (AEEk) afekzio horren berri zabala eman du jada, Durangaldean eta Eibartik Ermurantz sartzean -Zaldibarko lurretan- panelak jarriz, foru errepideetako panel elektronikoetan idatziz eta Bizkaian gehien irakurtzen diren egunkarietan iragarkiak argitaratuz. Eta baita ere, hirigunean ukituriko kaleetan eta hurbilen daudenetako portaletan ohar informatiboak jarriz (Baldespina, Izelaieta, Gipuzkoa eta Bizkaia Etorbideetan, Zubiaurren eta abar…)

Ermuan tren geltoki berria eta trenbidea bikoizteko lanek aurrera jarraituko dute, trenbidearen zubi zaharra eta horren euskarriak eraisteko lanak egingo baitira. Ondoren zubi berria egiten hasiko, tuneletik mendi barrena segitzeko aukera izango du trenak etxe atzetik atera eta Eitzagaraino jarraitzeko, San Antonio eta Gipuzkoa Etorbideko auzoak ekidinez.

Desbideratzea adierazteko materialak pilaturik eta prest, seinaleak baita ere

Langileek jada prest dituzte desbideratzea adierazi eta markatuko duten materialak. Bihar gauean makina hondeatzaileak erabiliko dira zubiaren euskarriak pikatzeko eta baita kamioiak hondakin guztiak bildu eta garraiatzeko. AEEk hareaz estaliko du bidea zoru eta asfaltoan kalterik ez eragiteko, ondoren hondar guztiak jaso eta bidea garbi uzteko. Tren zerbitzuak gorabeherarik gabe mantenduko dira, tren unitateak bide alternatiboa martxan dutelako.

N-634 errepidea Kaltxangon moztuko da, trafikoa Baldespoina Markesa eta Izelaieta kaletik bideratzeko. Izelaietak Goienkalekoarekin bat egiten duen puntuan eta Abeletxe Nagusien egoitzaren parean semaforoak izango dira, txandaka pasatzeko modua arautuko dutenak. Hortik aurrera eta trenbidearen pasabide azpitik San Antoniora eta Eibarrera jarraitu ahal izango da. Aldiz, Eibarretik tunelik sartu eta egoitza pareko semaforoa gaituz gero Goienkalera segi, edo Iparagirre eta Santa Anuzoetara jarraitzeko aukera izango dute gidariek. Kamioek, nahita ez, AP-8 autobidea erabili beharko dute.

Kaltxangotik sartuta Mallabira nahiz Trabaku gainera edo Markinara joateko aukera izango da, betiko moduan.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan