1.500 partaidetik gora ditu jada Minbiziaren aurkako III. Martxak
Minbiziaren aurkako III. Martxako dortsalen eta kamiseten salmenta epea erdigunera iritsi da jada. Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearen -AECC delakoaren- Tokiko Batzarrak 3.500 kamiseta prestatu ditu datorren urriaren 22an, igandea, ospatuko den martxarako, eta 1.500 unitate baino gehiago saldu dira dagoeneko.
Ermuko Minbiziaren aurkako Martxaren hirugarren edizioaren helburua CIC Biogune zentroko Arkaitz Carracedo medikuak zuzentzen duen Prostataren minbizia antzemateko odol-zelulen artean ematen den komunikazioa ikerketaren beka ordaintzea da, eta horretarako erabiliko da jasotako dirua.
Tokiko Batzordeak gogorarazi du dortsalen eta kamiseten salmentan abian jarraitzen duela urriaren 7a arte, larunbata (edo unitate guztiak agortu arte). Elkarteak Merkatu Plazan duen lokalean saltzen dira kamisetak, 17:00etatik 19:00etara asteazken, ostegun eta ostiraletan eta 11:00etatik 13:00etara larunbatetan. Parte-hartzaile bakoitzak 6 euro ordaindu beharko ditu.
Martxa solidarioa urriaren 22an izango da, igandea, 11:00etatik aurrera. Ibilbidea iazko berdina izango da, 3.400 metrokoa, eta gure herriko kaleetan zehar igaroko da. Bidea korrikan –kontrolatutako distantzian-, oinez edo paseoan egin ahalko da. Ez dago mugarik ez eta baldintzarik, borondatea eta gogoa besterik ez dira behar.
Boluntario talde bat ari da martxa antolatzeko lanak burutzen, eta Gaztela Leongo Zentroaren laguntza izango dute ibilbidea zehazteko, mahaiak muntatzeko eta zintak jartzeko lanetan, besteak beste.
Antolatzaileek hainbat merkatal etxe eta enpresen laguntza dute, eta horien berri emanen dute argitaraturiko kartel eta jarduera iragartzaileetan.
Tokiko Batzordeak hiritar guztiak ekimen solidario honetan parte hartzera animatu nahi ditu, minbiziaren aurkako ikerketan aurrerapausoak ematen jarraitu ahal izateko.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu