Festa eta urte amaierako kanpaien aurrerapena
Urtezahar gaueko ospakizuna urteko azken larunbatera aurreratuko du Ermuak. Abenduaren 27an, larunbata, "Gabon zahar aurreratua 2026" izenburuko egitarauan hainbat ekitaldi izango dira herrian. Ekitaldiak Orbe Kardinalaren plazan izango dira arratsaldez eta gauez. 19:30etik 21:00etara txokolate-jana izango da, "Miguel" saxofoi jotzailearen musikaz alaitua.
Gaueko 23:30etatik aurrera kanpaien zain egongo eta gauerdian, aurrerapenaren une handia iritsiko da. Ondoren, lehiaketak eta zozketak egingo dira bertaratutakoen artean.
00:30ean urdaiazpiko bat zozketatuko dute eta "Bingo Drag" jolas dibertigarria egingo, sariak eta sorpresa gehiago izanik. Musikaren animazioa Iker Blazkez (@IKERBLAZQUEZ) DJak jarriko du. Herriko bi aurkezlek gidatuko dute ekitaldia: Astteria - @itsastteria- eta Tóxica - @toxica.mp3-.
Jarduera Ermuko Udalak eta ‘Gastro pub Sagarra’k babesten dute, kolaboratzaile izanik ‘Plan B’, ‘Infreñu’ eta ‘DQ’ establezimenduek. Establezimendu horietan, xanpain kopak, mahatsak eta bingorako kartoiak lortu ahal izango ditugu.
Lotutako albisteak
Udal kiroldegian abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra
‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian