‘Ciencia en Acción’ jardunaldien azpiegiturak hartzeko, Izarrako aparkalekua zerbitzuz kanpo
Ermuan hartuko dugu aste honetan ‘Ciencia en Acción’ nazioarteko programa, oro har zientzia irakasle, ikasle eta hedatzaileen bilgune foroa. Ermua programa horren egoitzetako bat izango da –Eibar herriarekin batera- eta bietan zientzia modu zuzen, erraz eta eraginkorrean zabaltzeko herritar ororentzat zabalik izango den azoka, hitzaldiak, jarduera eta tailer praktikoak, erakustaldiak izango ditugu.
‘Ciencia en Acción’ nazioarteko programa da. Ekimenaren xede dira zientziaren komunikazio soziala sustatzea, zientziaren irakaskuntza berritzea eta hori nahiz teknika modu errazean gizartera zabaldu eta hedatzea. Programak heziketa zientifiko eta horren zabalkunderako plataforma eskaintzen du, ekimena hedabide eta ikastegientzat, nahiz hezkuntzaren maila guztietako irakasleentzat. ‘Ciencia en Acción’ bi ataletan banandua dago; ‘Ciencia en Acción’ eta ‘Adopta una estrella’. Programaren baitan lehiaketara aurkeztu eta sailkatu izan direnen arteko finalak Ermuan gauzatuko dira urriaren 6tik 8ra bitartean. Ermua zientziaren komunikazio sozialerako azoka hori Izarra Centre eraikinean mamituko da, egoitza hori parte hartzaileen artean ideia trukatzeko eta elkar aberasteko gune aparta baita. Sariak banatzeko eta amaiera emateko ekitaldia Eibarren eginen da, igandean, Coliseo Antzokian. Lehiaketak modalitate ezberdinak hartzen ditu, aurkeztutako lanaren arabera. Sari bakoitza alor jakin bati lotuta dago, esaterako, zientzien didaktika; fisika erakustaldiak, matematika, biologia edota geologia laborategia; jasangarritasuna; zientzia, ingeniaritza eta baloreak, besteak beste.
Izarra Zentroaren aurreko eta Aritzmendi pilotalekuaren ondoko aparkalekua zerbitzuz kanpo egongo da astelehenera artean
Jardunaldiok egoitza eta eszenatoki hainbat izango dituzte, nagusia Izarra Centre eta inguruabarrak izango direlarik; San Pelaio parkea eta izen bereko kalea, non herriko merkatu plaza kokatzen den. Izarra Zentroaren aurreko aparkalekuan 10 metroko zabalera eta 30 metroko luzera izango duen karpa kokatuko dugu, mahai eta aualkiak izango dituen txosna batekin. Horregatik, aparkalekua ezin izango da erabili, urriaren 9ko astelehenean egiturak desmuntatu eta jaso bitartean. Udal Bulego teknikoak eta Udaltzaingoak gunea markatu eta aste honetan erabiltzerik ez dagoela ezagutarazi dute ohar batzuen bidez. Oharrean, herritarroi laguntza eskatzen zaigu.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da