Azterkosta kanpainak edizio berriari ekingo dio ostiralean

04.10.17
Ingurumena

Ermuko ikastetxeetako 173 ikasle eta irakaslek parte hartuko dute ostiral honetan, urriak 6, Azterkosta 2017 ingurumen kanpaina europarrean. Programaren hogeita seigarren edizioa, urtero bezala, Debako Santiago hondartzan garatuko da.

Ongarai Eskolako, Eskolabarriko, San Lorenzo Ikastetxeko, Anaitasuna Ikastolako eta San Pelayo Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako ikasleek parte hartuko dute ekimen honetan. Zentro ezberdinetako irakasleek eta programako koordinatzaileek lagunduta, ikasleek gure kostaldearen egoera ikertu eta ebaluatuko dute.

Ostiral honetan, urriak 6, Azterkosta programan parte hartuko duten pertsona guztiak trenez joango dira Debara, Ermuko Udalak eta Euskotrenek egindako hitzarmen bati esker. Irteera horretan, Ermuko ikasleek gure bizimoduak kostaldeari nola eragiten dioen ikusteko aukera izango dute, ibaira egiten ditugun isurketak eta animali eta landareekiko presioak aztertuz, besteak beste.

Ikasleak taldetan banatuko dira, eta bi ordu eta erdiz landa lana egingo dute. Debako hondartza izango da euren laborategia, eta bertan datuak jaso eta itsasoko uraren hainbat parametro neurtuko dituzte, hala nola, uhertasuna, nitrato eta fosfato kopurua edota uretan dagoen oxigeno maila. Gainera, animali eta landareak identifikatzen ikasiko dute, kostaldeko ekosistemaren kontserbazio egoera egokia den ala ez frogatzeko. Amaitzeko, ikasleek galdetegi batzuk beteko dituzte gure kostaldearen egoera ebaluatzeko.

Aurtengo edizioarekin 26 urte beteko ditu Azterkosta kanpainak, eta gure ingurua hobeto ezagutzeko baliagarria izateaz gain, biztanleria ingurumena zaintzeaz kontzientziatzeko erreminta egokia da.

Azterkosta Coastwatch kanpaina europarraren Euskal Autonomia Erkidegoko moldaketa da. Hori Irlandan sortu zen 80ko hamarkadan, eta urtero Europako hainbat herrialdetan garatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko