Operación Concha eta La Llamada komediak izango ditugu asteburu honetan Ermua Antzokian

17.10.17
Ermua Antzokia

Zine programazio berriari ekingo dio ostegun honetan Ermua Antzokiak. Zineklubaren txanda izango da lehenbizi, Tobias Lindholm zuzendari daniarraren A War filmaren eskutik. Gerraren aurkako zinta hau Oscar sarietarako izendatuta egon zen ingelesezkoak ez ziren pelikula onenen atalean. Nazioarteko operazio batean Afganistarena bidali dute Pedersen komandantea. Bertan, arau militarren, bere gizonekin eta herritarrekin dituen erantzukizunen eta etxera itzultzeko gogoaren artean eztabaidatuko da. Modu sinple eta ezerosoan kontatutako gogoeta moral indartsua da, eta ikus-entzuleen esku uzten ditu erantzun guztiak. A War azpititulatutako jatorrizko bertsioan eskainiko da bihar 20:30etik aurrera.

Zine komertzialaren egitaraua larunbatean hasiko da, 19:30ean, Operación Concha komedia dibertigarriarekin. Antonio Cuadrik zuzendutako filmak Jordi Mollà,  Karra Elejalde,  Unax Ugalde, Ramón Agirre eta Bárbara Goenaga ditu protagonista, besteak beste, eta Donostiako Zinemaldian girotutako akzioz eta intrigaz betetako zinta da. Marcos Ruiz de Aldazabal zine enpresari arduragabea da, eta ekoiztetxea lur-jotzetik gertu dauka. Dena dela, edozer egiteko prest dago aurrera jarraitu ahal izateko. Operación Concha larunbatean 19:30ean emititzeaz gain, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean izango da ikusgai.

Asteburuko beste filma La Llamada komedia musikal harrigarria izango da, Javier Ambrossik eta Javier Calvok zuzendua. Hiru urte karteleran daramatzan izen bereko musikalaren moldaketa da La Llamada filma. Maria eta Susana reggaetoia eta electro-latinoa gustuko duten bi nerabe dira, baina La Brújula kristau udalekuetan bat egiten dutenean, euren bizitzak behin-betiko aldatuko dira. Macarena Garcia eta Anna Castillo aktoreak dira zinta harrigarri eta arriskutsu honen protagonistak. Transmititzen dituen alaitasuna eta poztasuna borobiltzeko, Leiva musikariak konposatutako soinu banda dauka. La Llamada larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean eskainiko da.

Haurrentzako igandeko saioari dagokionez, 17:00etatik aurrera Tadeo Jones 2, el secreto del Rey Midas 3D ikusteko aukera izango dugu, ikus-entzuleek gehien eskatu duten animaziozko filmetako bat. Gure abenturazale xelebreak istorioz, dibertsioz eta akzioz beteta dator oraingoan. Inork galdu beharko ez lukeen filma.

Informazio gehiago behar izanez gero, ikus ezazu Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Imagen
20.11.25
'Arrainak bihotzean' haur ikuskizuna Antzokian

Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan