'Los Mellados' ikuskizunaren umorea gozagai ostiralean Ermua Antzokian

25.10.17
Ermua Antzokia

Umore ikuskizuna ikusgai izango dugu aste honetan Ermua Antzokian, zeina Felix Albok protagonizatu, zuzendu eta ekoizten duen "El pueblo de los mellados" titulupean. Ostiral gauen izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 10 euro balio du eta, jada, aldez aurreko salmentan erosi dezakegu, Lobiano Kulturgunean, Kutxabank entitatearen webgunean eta bere orotariko kutxazain sarean edota, azkenik, takilan bertan emanaldia hasi aurretik. Antzoki Batzordearen Sareak gomendatutako ikuskizuna da, zeina Gaztela eta Leoneko Antzerki Azokan aukeratutakoa izan zen. Proposamena Debabarreneko orkestraren kontzertua ordezten du, hori bertan behera geratu baita zuzendari aldaketaren ondoren.

Hirurogeita hamar minutuz ikusleak aho zabalik egongo dira, barrez lehertzera eramango dituzten segidako egoera konpultsiboak ikusita. Pertsonaien, espazioen eta jazoeren deskripzio zorrotzak eta artistak hitza maisutasunez menderatzen duela ikusteak eragin handia izango du ikuslegoarengan, eszenatokian gertatzen den guztia zehetasun handiz bizitzeko. Obra garapena harrigarria bada, bukaera are gehiago oraindik, hor argituko baita mami misteriotsua. Amaiera ona da oso, ezustekoa eta harrigarria;… baina ezin dizuegu hemen eta aurretik kontatu.

Sinopsia

Lau hilketaren ondoren asaldatuta dago herri oso baten ohiko bizitza. Bertako guardia zibila, hiriburutik etorritako goi-kargu bat eta praktiketako bi agenterekin batera, inoiz ez bezalako ikerketa bat burutzen ari da, herriko biztanleak are gehiago aztoratuz. Susmagarririk? bai, ba daude; eta santu bat, eta kanpotar bat, eta Benielgo (Murtzia) neska bat eta beste hainbat pertsonaia. Baita okin bat, kanpai-jole bat, arrain-saltzaile bat eta lurperatzaile bat ere, baina horiek hildakoak dira. Eldarniozko istorio bat da, umorea eta jakin-mina zehaztasun harrigarriz nahasten dituena. El Pueblo de los Mellados, inoiz imajinatutako misterio-istoriorik dibertigarriena da.

Lotutako albisteak

Imagen
13.01.26
Ermua Antzokiak aste honetan ‘La Asistenta’ eta ‘Me has robado el el corazón’ proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Kontinental’25’ eta haurrentzako saioan ‘Bob Esponja’ eskainiko ditu
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu
Imagen
29.12.25
Go!azen 12.0 musikala gozagai Ermua Antzokian

Pausokak bi emanaldi egingo ditu ostiralean; 17:00etan eta 19.00etan. Sarrerak jada salgai 6 eurotan