BTT bizikletak dohainik garbitzeko puntu publiko berri gehitu du Ermuak
BTT bizikletak dohainik garbitzeko puntu publiko berri gehitu du Ermuak eta jada herriak hiru ditu aukeran. Azkena Santa Ana eta Abeletxe auzoen tarteko gune batean egokitu eta zabaldu berri da, osasun zentroaren alboan. Puntu berri hori hirugarrena da, Gipuzkoa Etorbidea eta Eitzaga auzoak batzen dituen errepidearen alboan dagoenaren; Sallabente ikastetxeko hesia bukatzen den ertzean eta Okin Zuri auzoko parkearen eta garajeetarako sarreraren alboan, iturriaren ondoan eta AGGA enpresaren aurrean dagoenaren ostean.
Hiru lekuetan bizikleta jartzeko euskarria dugu, baita ur korrontearen hartunea, mangera eta pitarekin, garbitu nahi dugun puntura ura bidera eta botatzeko –koadrora, gurpiletara, eta abar…- Eremuak ura biltzeko zuloa eta erretena dute, kartel adierazle bana izanik.
Azpiegitura berria orain egun batzuk atzera zabaldu eta erabil gai jarri zen, urtero Artarrai elkarteak herriko mugarrietatik txango egiteko antolatzen duen ‘Mugarriz Mugarri’ izena duen ekimenerako prest izateko.
Lotutako albisteak
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke