Azaroko zine programazio erkargarriari hasiera emango dio Ermua Antzokiak

31.10.17
Ermua Antzokia

Ostegunean zine programazio berriari hasiera emango dio Ermua Antzokiak. Azaroan 8 filma komertzial, haurrentzako 4 eta zineklubeko beste 5 ikusteko aukera izango dugu. Zine ugari negu aurreko hilabeterako; hurbilekoa, anitza eta kalitatezko zine proposamena. Hileroko legez bonoa eskuragai dugu Lobianon edo Antzokiko takilan bertan, 15,6 €ren truke azaro honetan. Bono horri esker helduentzako zine komertzialeko nahiz zineklubeko emanaldietara joan ahal izango dugu, 1,2 €rotan. 3Dimentsiotakoak salbu, horietan 2 euroko gehigarria ordaindu beharko baita.

Filma aparta batek emango die hasiera zine programazio berriari eta zineklubari. Ildikó Enyedi zuzendutako En cuerpo y alma titulukoaz ari gara, Urrezko Artzaren irabazlea Berlineko azken zine jaialdian. Maria pertsona zorrotz eta goibela da, Budapest hiriko hiltegian lanean hasten dena. Lankideen artean laster zurrumurruak hasiko dira bere izaera eta jarrera xelebreagatik. Egoera horretan amodio piztuko da maria eta bere nagusi Endreren artean. Filma itxuraz hotsa, apala, delikatua eta lirikoa izan daitekeen arren, emozio eta sentiberatasunez beterik dago. Filma ederra da, bikote bitxi baten istorio arrunta kontatuko diguna. Bitxi zinematografiko txikia da. Jatorrizko bertsioan proiektatuko da gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, takiletan diru asko biltzen ari den eta pil-pilean dagoen terrorezko proposamenarekin. Filmaren titulua It da, Andrés Muschiettik zuzendu du eta Stephen Kingen eleberri bikainean oinarritzen da. Espainian estreinatu denetik milioi bat eta zortziehun mila ikusle pasa dira ikustera, bakarrik irabazten dioelarik Tadeo Jones 2ren filmak. Terrorea baino gehiago egon ezintasuna transmititzen du, protagonistak diren nerabeen sentsazioak eta gertaerak uztartuaz. Filma Stephen Kingen eleberri bikainaren maila mantentzea lortu duela esan dezakegu. Derry herrian haurrak desagertzen hasten direnean, gazte talde batek beren beldur eta mamuei aurre egingo diete Pennywise izeneko pailazo maltzurrari aurre eginez. Filma mehatxagarri hau, larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusteko aukera izanen dugu.

Asteburuko beste proposamena Vicente Villanuevak zuzendutako Toc Toc komedia espainiarra da. Aktore zerrenda luzea du eta, besteak beste, bertan ditugu Paco León, Rossy de Palma, Alexandra Jiménez, Adrián Lastra eta Inma Cuevas. Toc Toc barrez lehertzeko komedia bat da, psikologo ospetsu baten kontsulta bat egiten duten eta konpultsio-arazoak dituzten paziente taldea protagonista duena. Elkarrizketa zorrotzak, zorotasun ukitu zoragarria, gehiegikeria eta aktore bikainak uztartzen dituen lana da. Toc toc larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Haurrentzako emanaldian, igandeko 5etan, Amarillito marrazki bizidunen filma frantsesa izanen dugu ikusgai. Gus gurasorik ez duen txori berezia da, familia edukitzeko premia duena. Gusek txori talde migratzailearekin bat eginen du eta beraiekin geratzeko noraino iristeko gauza den frogatu eta erakutsi beharko die. Ilustrazio onak ditu eta umorez gain eginen du, horregatik Amarillito familian ikusteko film oso aproposa da.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Imagen
20.11.25
'Arrainak bihotzean' haur ikuskizuna Antzokian

Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan