Mexiko Rebelde Jardunaldiek hamargarren urteurrena ospatuko dute

03.11.17
Gizartea

Komite Internazionalistak eta Chiapasekiko Elkartasun plataformak, Ermuko Udalaren laguntzarekin, Mexiko Rebelde Jardunaldien hamargarren edizioa antolatu dute gure herrian. Ekimen honen helburua ‘Mexiko lindo’ izenez ezagutzen dugun horren errealitatea ezagutzera ematea da, jende asko hil baita narkotrafikoaren aurka borroka egiteko aitzakian, eta erreboltari mexikarrekiko sentiberatasuna lortu nahi da.

Jardunaldien egun handia bihar ospatuko da, larunbata, azaroak 4, 14:30etik aurrera Eskilarapekon egingo den bazkari herrikoiarekin. Arratsaldean, 19:30ean, Puro Relajo taldeak kontzertua eskainiko du Orbe Kardinala plazan. Musikari talde honek kantu mexikarrez eta euskarazko klasikoez osatutako abesti sorta zabala aurkeztuko du.

Festak jarraipena izango du gauean Eskilarapekon, Rojo Cancionero bikotearen eskutik. Salvador Amor eta Gabriel Ortega musikariek osatzen dute taldea, eta oroitzapenen ganbaratik historia erreskatatzen saiatzen dira, memoriari musika jarriz eta oraingo belaunaldiei lehen jazotakoa azalduz. Kontzertua 22:30ean hasiko da.

Jardunaldiei amaiera emateko, azaroaren 5ean, igandea, zine saioa eskainiko da Eskilarapekon 19:00etatik aurrera. Hautatutako zinta El Corazón del Tiempo da, Alberto Cortés zuzendariarena. Chiapaseko Esperanza de San Pedron, zapatisten borrokaren erdian, komunitate horretako kide den Sonia ezkontzera doa. Jada dotea eman da eta mutilaren familiarekin hitz egin da, baina Sonia beste pertsona batez maiteminduta dago: erreboltari batez.

X. Mexiko Rebelde Jardunaldien programa

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian