Blade Runner 2049 eta La montaña entre nosotros protagonista Ermua Antzokiko programazioan

07.11.17
Ermua Antzokia

Ermua Antzokia prest da jada ostegun honetan zineklub saioarekin hasiko den zine programazio berriari ekiteko. Asteko eskaintza Amat Escalante zuzendari mexikarraren La región salvaje filmarekin abiatuko da, Veneziako Zine Jaialdian zuzendari onenaren saria jaso duen lana, hain zuzen. Drama, fantasia eta beldurra uztartzen dituen film honetan, Alejandra ama gaztea da protagonista. Mexikoko hiri txiki eta kontserbadore batean bizi da, senarrarekin eta seme-alabekin batera. Baina Verónica hirira iristean, familia osoaren bizimodu lasaia hankaz gora jarriko du. La región salvaje indarkeriari lotuta bizi den gizartearen argazki mingarria da, eta ostegun honetan emitituko da 20:30etik aurrera.

Zine komertzialaren programazioa, bestalde, larunbatean hasiko da 19:30ean La montaña entre nosotros filmaren lehenengo proiekzioarekin. Hany Abu-Assad zuzendariaren lanak Kate Winslet eta Idris Elba aktoreak ditu protagonista, eta amodioa, drama eta, batez ere, abentura uztartzen dituen biziraupenari buruzko pelikula indartsua da. Hegazkin istripu baten ostean, elurrez betetako Coloradoko mendikate konplikatu batean galduta geldituko dira bi ezezagun. Elkarrenganako babesarekin bakarrik biziraun ahalko dute ehunka milia luzeko paraje basatian. La montaña entre nosotros larunbatean 19:30ean, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean eskainiko da.

Asteburuko bigarren pelikula komertziala zinearen historiako lanik ezagunenetako baten jarraipena da: Blade Runner 2049. Horrelako pelikula indartsu baten bigarren atala egin ahal izateko, guzti-guztia izan da kontuan: Denis Villeneuve bezalako gaitasun eta nortasun aparteko zuzendaria hautatu da; aurrekarien mailara iristeko moduko aktore protagonista aukeratu da (Ryan Gosling); eta jatorrizko filmarekin lotura mantendu da zinearen munduan jada itzal handikoa den Harrison Ford aktorea mantenduz. Horri guztiari esker, emaitza Ridley Scottek zuzendutako jatorrizko filmaren ondarea aberasten duen film bikaina eta sakona da. Blade Runner 2049 larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean proiektatuko da.

Azkenik, igandean umeen txanda izango da, eta 17:00etatik aurrera Hurrak eta lapurrak 2. Helburua: parkea salbatzea filma eskainiko da. Surly buru duela, katagorri talde dibertigarrienak beren etxea salbatzera itzuliko dira... eta hiri oso bateko parkea. Abentura, dibertsioa eta erritmoa uztartzen dira euskarazko zinta dibertigarri honetan.

Gogorarazten dizuegu oraindik ere eskuratu daitekeela hileko bonoa 15,6 euroren truke Lobiano Kultur Gunean edota Ermua Antzokiko leihatilan.

Informazio gehiago behar izanez gero, jo ezazu Ermua Antzokiaren mikrositera.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan