Historiara pasa da Izelaieta kaleko 28. eraikin zaharra

29.11.17
Hirigintza

Izelaieta kaleko 28an ezagutzen genuen eraikin zaharra herriko historiara pasa da. Eraikina eraitsi berri izan da eta zonaldea toki-sistema libre bezala urbanizatuko, HAPOn eta hirigintzan unitate horrentzat aurreikusitako izapidea aurreratzeko jabeekin hitzarmena sinatu ondoren. Jada orube hutsa besterik ez da geratzen. Udalak hirigunea eraldatzeko lanari bultzada eman nahi dio eta lur-zati hori kudeatzea eta herritarren esku eta zerbitzura jarri ahal izatea aukeratzat jo da, udalerriko tren geltoki berria izango denari sarrera egokia eskaini ahal izateko. Izan ere, inguruko zonalde eta auzoan obraren hainbat eragin eta ondorio jasaten ari dira eta inork gutxik ulertuko luke tren geltokiarena bukatzean beste jarduera batekin hasio beharrari.

Egun gutxi barru urbanizazio lanak egiten hasiko da enpresa bat, oinezkoentzako pasabide berria prestatzeko, zeinak ermuar guztioi mesede egingo digun eta, batez ere, inguruko bizilagunei.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke