Gabonetako argi gehiago eta berriak piztuko ditugu Ermuan

30.11.17
Hirigintza

Aurtengo Gabon kanpainako apaingarri eta argiak bihar piztuko ditugu Ermuan. Aurten argi horiek lehiaketa bidez kontratatu dira, esleipena Ximenez Catalunya, SLU  enpresari esleitu zaiolarik, 48.796 eurotan. Enpresari materiala alokatu zaio eta baita argiak ipini eta kentzeko lana ere. Aurten argiak hilabete inguru edukitzeko asmoa bazegoen ere –abenduren 4tik urtarrilaren 6ra bitartean-, piztea abenduaren 1era aurreratu egingo da. Izan ere, enpresak elementu guztiak eseki eta probatu ahal izan dituelako, espero baino azkarrago.

Aurtengo aurrekontuetan gure kaleetan Eguberritan jartzen diren elementuak aldatu, berritu eta gehitzea ahalbidetuko zuten 50.000 euroko partida jarri zen. Hori posible izan zen, hala adostu izan zutelako gobernu taldean dagoen PSE eta gaia proposatu zuen EAJ alderdien akordioari esker. Argiteri sistema eta proiektuaren berri eman zitzaion Udalbatzar kideei aurreko astean, azaoaren 21eko asteartean egindako batzorde informatiboan. Gaiaren inguruan esandako guztia eta alderdi bakoitzeko bozeramalearen hitzak, jarraian itsatsita uzten dizuegun bideo aktan duzue. Gaiaz informazioa eman zen, gai-zerrendan bosgarren jorraturiko puntua izanik. Bideoan hori 25:05 minutuan hasten da eta 57:35ean bukatu.

Udal bulegoko kide dugun Ander Urresti, aparejadoreak argiztatze proiektuaren laburpena egin zuen. Agiri horretan jasotzen dira argiak jarri beharreko lekuak eta elementuen ezaugarri teknikoak –tamaina, pisua, diseinua, kokapena eta euskarria-. Argi guztiak led motakoak dira eta kontsumo baxukoak izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke