Campaña de Cruz Roja sobre juguetes: 'Sus derechos en juegos'

05.12.17
Gizartea

Ermua eta Eibarko Gurutze Gorriak gizartetik at edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden umeentzat jostailu berriak biltzeko kanpaina aurkeztu eta hasi berri du. Kanpaina hori bideratzeko boluntarioen, SD Eibar Fundazioaren eta Zaletuen Nazioarteko Federazioaren laguntza izango duelarik. Aurtengo kanpainari jarri zaion leloa “Beren eskubideak jokoan” da. Jostailuak Debabarrenan ahulezia egoeran dauden familiei helaraziko zaizkie udalerri bakoitzeko gizarte-ongizate zerbitzuen bidez. Onartuko diren jostailuak berriak beharko dute izan, ez belikoak ez eta sexistak ere.

Gurutze Gorriko kanpaina gizartean bazterturik geratzeko arriskuan dauden 0tik 15 urtera bitarteko umeak hartuko ditu. Kanpaina barta –abenduaren 4an- hasi zen eta 15era bitartean indarrean egongo da. Jostailuak Gurutze Gorriko egoitzan, Ermuko autobidetik irten eta bide saria ordaintzeko kabinen alboan, edota Eibarko Juan Etxeberria kaleko 17-19an dagoen La Caixa erakundeko bulegoetan, goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2etara bitarteko orduetan.

Aurtengo kanpainarekin Gurutze Gorriak 250 gazteentzako opariak lortu nahi ditu. Azken bi urteetan 400dik gora banatu izan ditu; 2015ean 224 jostailu eta iazko 2016an 210 beste horrenbeste adin txikikoentzat.

Kanpaina Eibar futbol taldeak Ipuruan dituen bulegoetan egin da, bertan izan direlarik Ermuko Juan Carlos Abascal alkateordea, gizarte-ongizate alorreko zinegotzi Idoia Sarasketa, Ermua eta Eibarko Elkarteko presidente, Sonia Archeli, Caixabank eibarren duen bulegoko zuzendari, Ibon Torrealdai eta SD Eibar Fundazioko Jon Agirre.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du