Euriak eta gorabeherak ez zuten kabalgataren magia gutxitzea lortu

08.01.18
Kultura eta Gazteria

Ekialdetik etorritako Errege Magoen ostiraleko kabalgatak ikusle asko bildu zituen gure herrian. Eguraldiak ez zuen lagundu eta euri asko bota zuen arratsalde osoan zehar, nahiz eta parte hartzaileen eta ikusleen ilusioarekin ezin izan zuen. Kabalgatak hainbat atzerapen metatu zuen karrozetatik tira egiten zuten lau gurpileko motorrek –quad deritzatenak- arazo mekanikoak izan zituztelako, hainbatean ibili ezinik geldituz. Horren aurrean, motorretako bat udal langile taldeak erabiltzen duen traktore batez ordezkatua izan zen, ibilbidea gorabehera gehiagorik gabe eginez. Errepideak hainbat toki duen estutasunak –batez ere obrak daudenetan- ere ibilaldia baldintzatu eta moteldu zuten. Azkenik, karabanak urgentzia deiari erantzunez Goienkaleko etxebizitza batera zetorren anbulantziari pasatzeko baztertu eta gelditu behar izan zen.

Gorabehera guzti horiei aurre egin eta gainditu ondoren, erregeen karrozak hiru gunea zeharkatu zuten. Te gusta la ruta? Motorzaleen elkarteko kideek kolore eta umorea jarri zuten, motorrak argiztatu eta apainduz izarrekin. Segizioa zabaltzen Irulitxa txarangako kide animatuak izan genituen beste behin, beren musika errepertorio alaiaz . erregeak plazan izan ziren umeen azken orduko eskutitzak jasotzen eta hain eskariak zuzenean entzuten. Gaztetxoekin argazki ugari egin zuten, irribarretsu. Zentro Erregionaletako kide antolatzaileek ere ez zuten aurpegi ona eta irribarrea galdu, egunak hainbat koska jarri bazien ere.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean