Errei mozketak gauez 634 errepidean otsailaren 11tik aurrera

25.01.18
Hirigintza

Eusko Trenbide Sareak azaldu duenez, Ermuko tren geltoki berria eraikitzeko lanak direla eta, herritik igarotzen den 634 errepide nazionaleko errei bat moztuko dute gaueko ordutegian otsailaren 11tik aurrera.

Tecsa-Campezo-Geotunel enpresek osatzen duten Aldi baterako Enpresa Elkartea (AEE) trenak igarotzen diren zubi berriko erdiko zutabea eraikitzen hasiko da otsailaren 11ko gauean. Hori horrela, lan horiek amaitu arte beharrezkoa izango da errepide nazionaleko errei bat moztea.

Mozketak gauez soilik egingo dira (22:00etatik 06:00etara, gutxi gorabehera), eta otsailaren 11tik 12rako gauean hasiko dira. AEEren aurreikuspenen arabera, zortzi gau beharko dira lanak guztiz amaitzeko, igande gauean hasi eta ostegun gauera arte (ostiral eta larunbat gauetan ez dute lanik egingo).

Obrek irauten duten bitartean, semaforo bidez erregulatuko da trafikoa eta txandaka pasatu ahalko da bertatik.

Bestalde, ETSk jakinarazi duenez, erdiko zutabea eraikitzeko erabiliko diren makinek ez dute mikropiloteak jartzeko erabili direnek adina zarata ateratzen. Hala eta guztiz ere, posible da inguruko bizilagunek molestiak jasatea datozen egunetan.

Jarraian plano bat uzten dizuegu gaueko errei mozketak nola egingo diren ikusi ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan