Aurreikusita dago datorren astean Kaltxangoko biribilgunea asfaltatzeko aukera

09.02.18
Hirigintza

Eguraldiak baldintzatuta eta ateri badago, aldez aurretik iragarriko dugun gaua aukeratuko da

Oraindik erabaki gabe dagoen datorren asteko gau batean 634 nazionaleko eta Kaltxangoko biribilgunea –eta horretara iritsiko diren Baldespina Makesa, VI. Mendeurrena, Zearkale eta Areitiotik Bizkaia Etorbidearekin bat egiten duen kaleak- asfaltatu ahal izango dela aurreikusi da. Bizkaiko Forua Aldundia klanak gau batean egitea espero du, eguna zeini zango den aldez aurretik iragorriko dugularik eguraldiaren aurreikuspenari jarriki, euriri kez botatzea eta zorua siku egotea komenigarri baita geruza guztia kondo itsatsita gera daitezen. Hasierako asmoa amaitzen ari garen aste honetan egitea bazen, azkenean uko eman eta atzeratu egin da ura, hotza eta elurra ekarri diguten denboralak izan ditugulako segidan. Lanak gauez egingo dira gidarioi eragozpenik gutxiena eragiteko asmoz. Bi makina ekarriko dira, gau osoan jo ta su lanean jardun dezaten, gelditu gabe.

Lanak egitea erabakitzen den gau horretan 634 errepidea moztu egin beharko da gaueko hamar eta erdietatik goizaldeko sei eta erdietara bitartean, trafikoarentzat itxi mantenduz. Gidariok udal Bulego Teknikoak eta Hiritarren Segurtasunak hiribarrutik ezarriko dituzten desbideratzeez baliatu beharko dugularik, Kaltxangotik ez pasatzeko.

Proposatu diren ibilbide alternatiboak ondorengoak dira:

  • Donostia-Eibar-Zaldibar noranzkoan: San Antonio auzoan trenbidea azpiko tuneletik hartzea, Abeltxe erresidentzia aurretik Goienkalerantz –hemen aldizka pasa beharko dute bi norabideek, semaforoak egongo baitira jarrita- batzokiaren aurretik Goienkalera eta To Guay tabernan ezkerretara, VI. Mendeurrenetik segi Aldapara ete hortik, San Pelaiora eta Mallabia Zaldibarrera.
  • BI-Eibar noranzkoan: Areitiotik Mallabira jaitsi, Ermurantz hartu eta Izarra Centre edo kiroldegiko biribilgunera segi, bertatik Diputazio kalea hartu eta Probalekura (taxien geltokira) jarraitu, Udaletxe aurreetik Izelaietara eta semaforoa zabaltzen denean Abeletxeko erresidentzia aurretik eta trenbide azpitik San Antonio auzora, Eibarrerantz jarraitzeko.

Aldundiak aurreikusi eta espero duenez Kaltxangoko biribilgunea otsaileko hirugarren asterako prest izango da. Obrak amaitzeak mesede egingo dio trafikoari eta Ermua zeharkatu behar dutenei. Lur-azpitik sartu den ur edangarria hornitzeko hodia, jada, ondo geratu dela probatu eta desinfektatu egin da. Egunotan ukituak izan diren zerbitzuak egokitzen ari dira euri urak hartzekoak, komunikazioak eta semaforoak. Espaloien urbanizazioari bultzada eman zaio, eta baita seinale bertikalak eta argiak jartzeko puntuei ere. Biribilgunea gauzatzen denean hormigoiaz estaliko diren zonaldeei ekingo zaie eta baita lurreko markak pintatzekoei ere. Pintatu ahal izateko, euririk ez botatzea eta siku egotea beharrezkoa izango dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da