Kaltxangoko biribilgunea ostegunetik ostiralerako gauean asfaltatuko da

13.02.18
Hirigintza

Eguraldi txarra dela eta zenbait egunetan zain egon ostean, Kaltxangoko biribilgunea otsailaren 15etik 16rako gauean asfaltatzea aurreikusi du Bizkaiko Foru Aldundiak. Horrela, ostegunean 22:30ean hasi eta ostiralean 06:00ak arte, 634 errepide nazionala moztuta eta ibilgailuentzat itxita geratuko da.

Gauez egingo diren lan horietan, Kaltxangoko biribilgunea eta bertara iritsiko diren Baldespina Markesa, VI. Mendeurrena, Zearkale eta Areitiotik Bizkaia Etorbidearekin bat egiten duen kaleak asfaltatu ahal izango dela aurreikusi da.

Lanak burutu ahal izateko, beharrezkoa da euririk ez egitea, eta oso komenigarria da, era berean, zorua siku mantentzea, bertan jarriko diren geruza ezberdinak behar bezala itsatsita geratu daitezen.

Horregatik, lanak pasatu den astean egitea izan arren Aldundiaren hasierako asmoa, obrak atzeratu egin behar izan dira euri eta elur denboraleen ondorioz.

Aipatu bezala, obrak gaueko ordutegian egingo dira, ibilgailua erabiliko duten pertsonei ahalik eta kalte gutxien eragiteko. Gainera, bi makina erabiliko dira, gau osoan jo eta su lanean jardun dezaten, gelditu gabe.

Trafiko desbideratzeak gau osoan zehar

634 errepide nazionala moztuta egongo da asfaltatzeko obrek irauten duten bitartean, eta 00:00ak baino lehen igaroko diren lineako bi autobusek soilik pasatu ahalko dute gune horretatik. Ermuko Udaleko Bulego Teknikoak eta Hiritarren Segurtasun Sailak desbideratzea jarriko dute abian herri barruko bideetatik Ermua gurutzatu ahal izateko, eta seinaleekin ongi markatuta egongo da ibilbidea.

Proposatu diren bide alternatiboak honakoak dira:

  • Durangora eta Bilbora bidean: San Antonio auzoan trenbide azpiko tuneletik joan, Abeletxe erresidentzia aurretik pasatu eta Goienkalerantz joan beharko da. Bertan, aldizka pasa beharko dute bi norabideek, semaforoak egongo baitira jarrita batzokiaren aurretik. Hortik Goienkalera eta To Guay tabernan ezkerretara, VI. Mendeurrenetik segi Aldapara eta hortik, San Pelaiora, Mallabira eta Zaldibarrera.
  • Eibarrera eta Donostiara bidean: Areitiotik Mallabira jaitsi, Ermurantz hartu eta Izarra Centre edo kiroldegiko biribilgunera segi. Bertatik Diputazio kalea hartu eta Probalekura (taxien geltokira) jarraitu, Udaletxe aurretik Izelaietara, eta semaforoa zabaltzen denean, Abeletxeko erresidentzia aurretik eta trenbide azpitik San Antonio auzora, Eibarrerantz jarraitzeko.

Aldundiak aurreikusi eta espero duenez, Kaltxangoko biribilgunea otsaila amaierarako prest izango da. Obrak amaitzeak mesede egingo dio trafikoari eta Ermua zeharkatu behar dutenei.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan