Artarrai Taldeak Zuhaitz Eguna antolatu du igande honetarako
Ermuko Artarrai Mendi Taldeak urteroko Zuhaitz Eguna antolatu du martxoak 4ko igande honetarako. Ekimena adin guztietarako –ume, gazte, heldu eta nagusi- doan da eta parte-hartzea librea. Ez da aldez aurretik inskribatu behar, bakarrik ingurumena zaintzeko grina izan eta laguntzeko gogora.Ekimenaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa; 2011. urtean antolatu baitzen lehenengo aldiz, herritar guztiak biodibertsitatea babesteaz eta basoek duten garrantziaz kontzientziatzeko. Ordutik, hogei espezie desberdinetako 1000 landare baino gehiago landatu dira, besteak beste, haritzak, pagoak, lizarrak, intxaurrondoak, hurrondoak, erramuak eta gurbitzak.
Ermuko Udalaren laguntzaz aurten erabiliko den lur-saila garbitu berri da eta bertan gaztainondoak, pagoak, geri-ondoak, haginak, intxaurrondoak, algarroboak eta beste hainbat espezie landatuko dira. Horrela, Artarrai Mendi Taldeak herritarrak kontzientziatzeaz gain, biodibertsitatearen garrantziaz ere jabetu nahi ditu ermuarrak
Irteera igande goizeko 10:00etan izango da Patxi Plazan, eta handik, parte hartu nahi duten pertsona guztiak batera joango dira Torreta atzetik aurten prestatu den eremura. Behin bertara iristean, landareak, aitzurrak eta beharrezko lanabesak banatuko dira eta landatzeari ekingo zaio, eguraldia lagun baldin badago, etxetik eramandako hamarretakoa jan eta eguerdi aldera Ermurantz jaitsiko dira denok.
Izen-ematea ez da beharrezkoa eta edonork parte hartzeko aukera du, ume, txiki zein heldu edo nagusi. Natura babestea denon ardura baita.
Informazio gehiago edo iazko edizioko argazkiak ikusi nahi izanez gero, Artarrairen blogera jo dezakezue.
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan