M. Unamuno gizarte-zentroa berrinauguratzeko ekitaldia

01.03.18
Hirigintza

Miguel Unamuno gizarte-zentroa bihar –martxoaren 2ko ostiralean- berrinauguratuko da, arratseko 7etatik aurrera. Ekitaldi xume bat egingo da eta bertan izango da herriko alkatea eta hirigintza alorreko zinegotzi eskuduna. Udal instalazio hori Sallabente auzoko haur, gazte eta edadetuen aisialdi eta entretenimendurako gune bezala berrirekiko da, azken urteetan itxita eta erabilerarik gabe egon ondoren. Ekitaldia girotzeko Irulitxa fanfarrearen musika izango dugu, herritarrok ateak zabalik izango ditugularik espazioa bisitatzeko.

Azpiegitura berregokitua izan da estalitako plaza edo leku gisa, bertan haurrentzako elementuak eta adinekoek jarduera fisikoak eta mantenu ariketak egitekoak jarri direlarik, horretan ia 45.500 euro erabili direlarik. Jolas eta aisialdirako gune hau, gaurkoan herrian ditugun beste 23ren eskaintza handitzera dator.

Proiektua mamitzen ari da duela urte eta erdi pasatxotik, auzoko guraso talde batek eskaria bideratu zuenetik. Berrikuntza obren mamia erabilera anitzeko pista edo aretoa egokitzea izan da, horretan haurrentzako elementuak eta hirugarren adinekoek gimnasia egin eta sasoian mantentzeko zirkuitu osasungarrirako beste hainbat, eta zaintzarako kamera.zirkuitu itxia jarri dira, erabiltzaileen segurtasunerako. Aretoko jarduerak guraso taldeak kudeatuko ditu eta egunero irekitzea aurreikusten da. Aretoak berrogei erabiltzaile ume har ditzake gehienez batera. Aretoak gune berezituak ditu, 2 urtetik 6ra bitarteko haurrentzat, 14 urtera arteko gaztetxoentzat, azken hauek elkarrekin jartzeko harmailak.

Aurreko astean Haurren Kontseiluko kideak instalazioa bisitatu zuten, ezagutzeaz gain elementu eta jostailuak probatzeko, taldeak hobekuntza proposamenak ere luzatu zituelarik. Esperientzia zintzo eta interesgarria zen, guztiek pozarren atera zirelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan