Hirigintzari buruzko ingurumen tailerrean gidari izan da Lobiano jauna

19.03.18
Ingurumena

Ingurumen Heziketako udal zerbitzuak pertsonaia berria erantsi dio egiten duen lan didaktiko eta pedagokioari, abenduan ‘ReziklAitor’ izenekoarekin egin bezala. Hori horrela, zerbitzuak berriki gauzatu duen Hirigintza tailerrean ‘Lobiano jauna’ pertsonaiaren parte hartzea izan du, zeina herriko kaleetara nahiz eraikin esanguratsuetara eginiko txangoan gidari izan den. Ingurumen Zinegotzigoak sustatzen ditu bai heziketa zerbitzua baita tailer monografikoak ere.

San Pelaio ikastetxearen Lehen Hezkuntzako eta 3. mailako ikasleek pertsonaiarekin batera herrian zehar ibili dira eta Ermuan jasandako hazkuntza urbanistikoaren arabera lekurik esanguratsuenak bisitatu dituzte. Taldea Probalekun, plazan, udaletxean, Lobiano jauregi ohian eta gaur eguneko kultutgunea denean egon dira. Orain hamarkada batzuk atzera eta XIX. eta XX. mendetan herria nolakoa zen kontatu eta datuak eman dizkie pertsonaiak.

Ikasle gazteenek ikusmin eta kuriosotasunez jarraitu dituzte gidaren azalpenak eta, txantxa puntu batez, bere garaiko Ermua zaharrean bizitzaren nondik norakoak eta ezaugarriengatik galdetu diote Lobianori. Aldez aurretik gelan landutako planoez baliatu dira kideen, orientazioa nahiz espazioaren ingurukoak lantzeko kalean bertan.

Pertsonai abegitsu hau, aurtengo ikasturtean gaia edo atal hau lantzeko eskabidea bideratu duten taldeekin ere aterako da.

Lotutako albisteak

Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da