Kultura sailak herriko Santixau jaietarako kartela aukeratzeko lehiaketa zabaldu du

22.03.18
Kultura eta Gazteria

Udal Kultura sailak herriko Santixau jaietarako kartela aukeratzeko asmoz urteroko lehiaketa zabaltzen duela iragarri du. Parte-hartzea librea da, eta epea zabalik dago datorren ekainaren 4ra arte, astelehena. Lehaiketako irabazleari 600 eurotako saria emango zaio.

Parte hartzen duen pertsona bakoitzak gehienez hiru lan original aurkezteko aukera izango du, oinarrietan zehazten den moduan, eta ezin dira beste kartel lehiaketatan sarituak izan diren obrak aurkeztu. Kartelak eratzeko, edozein teknika erabili daiteke, eta gutxienez 45x30zm eta gehienez 65x40zmko tamaina izan beharko dute. Nahitaez bete beharreko baldintza bakarra Santiagos 2018 Ermuko Jaiak esaldia agertzea izango da.

Lanak Lobiano Kultur Gunean (Goienkale, 10) aurkeztu beharko dira, behar bezala bilduta, euskarri sendo batean, eta osagarri bezala formatu digitalean (CD edo USB bat). Azalean 2018ko Santixauko kartel lehiaketa idatzi beharko da, eta barruan, gutun itxi batean, egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia gehituko dira.

Lehiaketarako propio eratutako epaimahai teknikoak ekainaren 6an erabakiko du zein den kartel irabazlea, eta lan hori jaietako egitarauaren azalean agertuko da. Gainera, egileak 600 euroko diru-saria jasoko du.

Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak ezagutzeko, ikus itzazu oinarriak.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu