Hilabete dugu motordun ibilgailuen titularrok 2018ko TMI gaineko Zerga ordaintzeko
Zerga borondatez ordaintzeko epea apirilaren 3tik maiatzaren 3ra izango da, biak barne
TMIZ zuzeneko udal zerga da, kudeatzea dagokiguna eta Ermuan 915.773 euro biltzea aurreikusten duena
Udal diru-bilketa zerbitzuak datorren martitzenean –apirilaren 3an- hasiko du aurtengo Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergari (TMIZ delakoari) dagozkion ordainagiriak borondatez ordaintzeko hilabeteko epea. Borondatezko epea apirilaren 3an hasiko eta martxoaren 3an bukatuko da, zergadunentzako egutegian jasotzen denez. TMIZ zuzeneko zerga da, derrigorrezkoa, titularrak udalak izanik guri osorik kudeatzea dagokiguna. Ermuaren kasuan urteko zergarik garrantzitsuena da, 8000 pertsonatik gora dagokigulako –herrian dauden motordun ibilgailuen titularroi- eta guztira 915.773 euroko zenbatekoa biltzea aurreikusten duelako.
Zerga honek Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga zuzeneko zerga da. Bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna kargatzen du, ibilgailuen mota eta kategoria edozein direlarik. Bizkaiko 2005/9 eta 7/1989 Foru Arauetan xedatutakoarekin bat etorriz, Ermuan Zergaren ordainarazpena araupetu da, udalerrian dugun 3. Ordenantza Fiskalean xedatutakoaren arabera.
Ordainagiria helbideratua izateak hobaria du, zenbatekoari %4 deskontatzen baitzaio
Motordun ibilgailuen titular garen pertsona gehienak ordainagiria helbideratua dugu banku edo aurrezki kutxan zuzenean ordain dezaten, horrela eginez gero zenbatekoaren %4 deskontatzen zaigulako. Helbideraturik ez duten gainerako titularrek hori ordaintzeko dituzten aukerak hainbat dira: Kutxabank, La Caixa, BBVA, Rural Kutxa eta Euskadiko Kutxa entitateen bulegoetara joatea ordainketak egiteko dituzten orduetan, etxean jasoko duten erreziboak eramanda. Entitate horien orotariko kutxazainak ere erabil ditzakete edota horien webguneak, eguneko 24 ordutan erabili ditzaketenak. Beste modu eroso eta azkarra administrazioaren ordainketa-pasabide erabiltzea da, webgune korporatibo honetan lotura eginda dioguna. Borondatezko hilabetea amaitu eta gero, ordainagiriaren zenbatekoa bide exekutibotik eskatuko da, %20ko gainkarguaz.
Zirkulaziorako egokitzat jotzen dira dagokion errolda publikoetan matrikulaturik dauden ibilgailuak, horiei baja eman bitartean. Bide publikotik zirkulatu ditzaketen trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna kargatzen du zerga-egitateak, mota eta kategoria edozein izanik ere. Ermuan zerga hau ordaintzetik salbuetsita daude ibilgailuren titularrek minusbaliatuak direnean edota historikotzat hartzen direnenak –matrikula historiko propioa eduki behar dute, 25 urtetik gorakoak izateaz gain-.
Zerga-kuotak ondoren zehazturiko tarifa taulan jasota daude. Taulatan zehazten da ibilgailu bakoitzari ordaintzea dagokion kopurua ondoren zehazten ditugun faktoreetako baten arabera: potentzia fiskala, plaza kopurua, zama eramateko gaitasuna edo zilindrada.
Lotutako albisteak

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa