Imagen
Asteburuan XLI. Euskal Jaia ospatuko dugu Ermuan
12.04.18
Kultura eta Gazteria
Ermuak Euskal Jaiaren berrogeita bat garren edizioa ospatuko du asteburu honetan. Euskal Jaia herriko ‘Txindurri’ dantza eta txistu taldeak antolatzen du, gure udalaren diru-laguntzarekin, eta herriko ostalarie eta merkatarien elkartearen laguntzarekin. Antolatzaileek ehunka dantzari eta txistulari herrira etorriko zaizkigula aurreikusi dute, Durangaldekoak gehienak.
Dantzari eta txistulariek laguntzaile diren herriko elkarte gastronomikoetan bazkalduko dute gaoizeko programa amaitu ondoren.
Euskal Jaia asteburuan zehar ospatuko da, nahiz eta egun nagusia igandea izango. Egitarauari larunbat arratsaldean emango zaio hasiera.
Programatutako ekitaldi eta leku-orduen xehetasuna ondoren zerrendatzen duguna da:
- Apirilak 14, larunbata
- 18:00etan: Dantza Erakustaldia Orbe Kardinalaren plazan.
- Talde partehartzaileak:
- Mikelats talde nafarra (Atarrabia)
- Txindurri Dantza eta Txistu taldea
- 20:00etan: Erromeria ‘Fun&Go’ taldearekin.
- 20:15etan: Larrain-dantza.
- Jarduera guztiak Orbe Kardinalaren plazan egingo dira.
- 10:30etatik 11:00etara: Taldeen harrera San Pelaio parkean eta hamaiketakoa.
- 11:30etatik 13:30etara: Taldeen kalejira hiri gunean eta auzoetan zehar.
- 17:00etan: Dantza erakustaldia plazan
- 18:30etan: Musika eta dantza ‘Patxi eta Konpainia’ taldearekin.
Lotutako albisteak
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin