Berrogeita hamar urte betetzen ditu Ermuko Galiziar Zentroak

26.04.18
Kultura eta Gazteria

Ermuko Galiziar Zentroa 1968an eratu zen, bertatik etorritako hogeina kideren ekimenez. Herrian sortutako lehen zentro erregionala izan zen eta aurten berrogeita hamar urte betetzen ditu; mende erdi edo ‘urrezko ezteiak’. Urteurren berezi hori ospatzeko xedez elkarteko zuzendaritza batzordeak jarduera-egitaraua prestatu dute, urtero gauzatzen dituztenen osagarri, esaterako, Letra Gailegoen Xornadak, enpanadaren eguna, Magostoak, eta abar…

Urteurrenaren egun zehatza ekainaren 18a bada ere, asteburu honetan ospatuko dira berrogeita hamarrak. Gauzarik gehienak apirilaren 28ko larunbatean izango dira, osagai garrantzitsuena festa giroa eta musika izango direlarik, estilo ezberdineko hiru emanaldi izango baititugu. Horien artean, aipagarri da folk eta zelta musika lantzen duen ‘Luar na Lubre’ talde galiziar ospetsuarena.

Herriko Galiziar zentroak plazan txosna jarriko du, edari eta jakiak zerbitzatzeko. Urteurrenaren ospakizuna maiatza, iraila eta urrira arte luzatuko da. Xornadas das Letras Galegas delakoaren baitan elkarteko taldeek futbol partida jokatuko dute, beteranoak gazteen kontra; irailean eta enpanadaren egunean nahiz urrian, non agintariei erakunde harrera egingo zaien Antzokian, guztiak elkarrekin bazkaltzera joateko segidan.

Ekintza-egitarau eta orduen zehetasunak:

  • Apirilaren 28an, larunbata
    • Egun osoan zehar txosna izango Orbe poazan.
    • 17:00etan: ‘The Cheap and The Nasty’ taldearen emanaldia.
    • 18:00etatik 20:30etara: ‘Versionarios’ talde ermuarraren emanaldia.
    • 23:00etan: ‘Luar na Lubre’ taldearen kontzertua.
  • Maiatzaren 5an:
    • Elkarteko taldeen arteko futbol partidua, beteranoak gazteen kontra.
  • Irailaren 22an:
    • 12etatik ordu 2 eta erdietara: enpanadaren jaia
    • ‘As Portelas’ gaita bvandaren emanaldia.
  • Urriaren 20an:
    • Agintariei harrera eta erakunde ekitaldia Antzokian.
    • Anaikidetze Bazkaria jatetxe batean.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude