Ekin zaio herriko ‘Fibermua’ sarea egokitzeko lanak, hazi dadila ahalbidetzeko

02.05.18
Hirigintza

Zuntz optiko neutro eta ultra azkarraren jabe den ‘Promosa’ udal sozietatea hasi da sarea hazten jarrai dezan abangoardiako osagai berrienak ezartzeko prestaketa lanak egiten, horri esker bere bideragarritasuna bermatu eta telekomunikazio operadore berri eta handienak bat egiterik izan dezaten, nahi izanez gero. Hain zuzen ere, egun alta emanda dituzten 1.300 bezeroen hartuneak berrantolatzen ari dira, kutxa bakoitzaren lehenengo lekuetan jartzeko eta bi horiek etiketatzen operadore handi eta garrantzitsuenek, jada, erabiltzen duten sistema estandarrari jarraiki. Apirileko azken astean –aurrekoan- egin beharreko egokitzapena egiten hasi zen, etxebizitzetako portale eta garajeetan jarritako beltz koloreko kutxatan (COT –terminal optikoen kutxa- deritzanetan).

Esku-hartzearen helburua terminalak moldatzea da, gaur egungo behar teknologikoei nahiz etorkizun hurbilekoei egokitzeko. Egin beharreko lanak arinak kontsideratzen dira, ez baita zulorik edo igeltserotza lanik, bakarrik kaxak moldatu eta seinale solairu ezberdinetara zabaltzeko banatzaileak egokitzea. Egongo den eragozpen bakarra, zerbitzuen etenaldia izango da, minutu batzuetan seinalea moztu egin beharko delako. Zerbitzua lanak bukatu eta ahalik eta azkarren emateko asmoa dago.

Moldaketa lanak egingo dituzten langileek behar bezala identifikaturik joango dira, komunitate bakoitzari aldez aurretik oharra luzatzeaz gain. Apirileko azken egunetan lanei ekin zitzaien ‘pilotu’ probak eginez aldaketak nolakoak ziren eta langileek nola egin behar zituzten, zenbat denbora eta abar… neurtuz. Zubia pasa ondoren, gaurkoan berrekin diete lanei, horiek datozen asteetan zehar mantenduko direlarik.

Bezeroek ez dute ia igarriko, eragozpen bakarra, zerbitzuen etenalditxoa izango da, kasurik txarrenean minutu batzuetan seinalea moztu egin beharko delako. Aurrerago ordea, etxe barruko elementuetan aldaketak egin beharko direnean, etenak luzeagoak izango dira, ordu bete ingurukoak. Nolanahi ere. Etxeetara joan aldez aurretik, bizilagunei abisatu egingo zaie, jakinaren gainean egon daitezen.

Maiatzaren 4ra bitartean lanak egingo dira ondoren zehazten ditugun kale eta etxebizitza zenbakietan: Goienkale, 17tik 25era, Santiago 1 eta 4, Karabixa 2, Zerukoa I, (1, 2, 3, 4, eta 6 portalak), Zerukoa II, (1, 11, 2, 4, 5, 7 eta 9 portalak) eta Zerukoa III (1, 2 eta 5 portalak). Azkenik, Zubiaurre kaleko 18, 20, 22, 26, 28, 30, 31, 35, 37, eta 39 zenbakia duten etxebizitzak.

Lotutako albisteak

Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako
Imagen
20.05.24
Zubiaurre eta Zerukoa arteko igogailu publikoa urteko azken hiruhilekorako prest egongo

Gaur hasi dira eraikitzeko lanak zuinketa-aktarekin eta obraren hasierarekin
Imagen
17.05.24
Lomi Power aparkalekuan behin behineko esleipendun izan direnen zerrenda

Zerrenda astearte honetan abonatu erregimeneko autoentzat egindako zozketa publikoaren emaitza da