Plazan elektrizitate eta zerbitzuetarako dituen armairuak berrantolatu eta bilduko ditu Hirigintzak

16.05.18
Hirigintza

Hirigintza udal Alorrak Orbe Kardinalaren plazan dituen elektrizitateko eta zerbitzuetarako armairuak bildu eta berrantolatuko ditu, oztopo hainbat ezabatuz irisgarritasun eta segurtasunaren mesedetan. Aipatu armairuetan azpiegitura hainbat zerbitzu emateko instalazioak ditugu; besteak beste, kaleko argiteria, arrapala mekanikoen argindarra, zuntz-optikoko konexioak, eta potentzia ezberdineko bestelako osagarri hainbat (korronte alterno 220-240V monofasikoa eta 380-400V trifasikoa) kultur jardueratan eta jaietan erabiltzeko –megafonia, dantzaldietarako argindar hartuneak, eta abar-… Armairu edo koadro horiek plazako ertz baten zeuden, arrapala mekanikoaren eta Titanik establezimenduaren aurrez aurre, altxa beri den eraikinarekin mugan. Izan ere, eraikin berri horren albo batera eraman eta bertan bilduko dira, gure udalaren eta eraikinaren jabeekin adostutakoari esker.

Aldaketa hori egiteko lanak astelehenean hasi genituen eta une honetan zerbitzu sare eta kableak lekuz aldatzeko lur-ebakia prestatzen ari dira langileek. Eta baita bertan dauden linean identifikatzen zahar eta berriak nahasturik baitaude, batzuk korrontea dute eta beste hainbat ez, erabilerarik ez dutelako. Lanak ‘Egondo’ enpresakoek egiten ari dira. Armairu eta kaxak lekuz aldatzean metro erdiko altuera eta metroko zabalera duen petrila ezabatzea posible egingo du, horren gainean zementuzko euskarria dagoelarik entxufe eta hainbat hartune dituen mastarekin.Masta horren bidez kableak jartzen dira, bihar irekiko den liburu eta disko azokarako etxolei edo musikakoei argindarra emateko.

Armairuak lekuz aldatuz lekua libre uzteaz gain plazako itxura estetikoa ere hobetuko da; umeek jolasean igotzen diren eta arriskutsua izan daitekeen petril edo irtengunea ezabatuz. Elementuak txukunago biltzean, plaza abegitsuago eta seguruago izanik guztiok.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan