Def Con Dos eta Parabellum protagonista, larunbateko Vertigo Rock jaialdian

17.05.18
Kultura eta Gazteria

Vertigo Rock musika jaialdiaren hamabigarren edizioa izango dugu larunbat honetan, maiatzak 19, Ermuan. Aurtengoan bederatzi taldek parte hartuko dute Betiondon ospatuko den ekitaldian; ingurua, gainera, egokitu egin da azkeneko asteetan, jendearentzat baldintza egokiak eskaini ahal izateko.

Bertako talde gazteak nahiz estatu mailan izen handia duten musikariak bilduko ditu Vertigo Rockek Ermuan. Antolatzaileek genero ezberdinetako taldeak uztartu izana azpimarratu nahi dute.

We Are Apes, Hello bikote ermuarrak emango dio hasiera jaialdiari, 16:00etan, eta festak ez du etenik izango goizaldera arte Bellako, The Wizards, Parabellum eta Def Con Dos taldeekin, besteak beste.

Gainera, Vertigo Rock jaialdiak eszenatoki gainean emakumeen presentzia areagotzeko lanean jarraitzen du, Violets bezalako taldeekin, eta aurrerantzean ere emakumeen ikusgarritasuna areagotzen jarraitzeko konpromisoa erakutsi du.

XII. edizio honetako ordutegiak honakoak dira:

Beti Txarto elkarteak antolatzen duen jaialdiak Ermuko Udalaren, herriko tabernarien eta Insonoro eta The Sound of The Embryo bezalako hedabide espezializatuen babesa du. Urtero bezala, sarrera doakoa da, eta eszenatokiaren inguruan jateko eta edateko postuak kokatuko dira. Gainera, antolatzaileek gogorarazten dute herrian bertan hainbat aukera ezberdin daudela afaltzeko.

Bestalde, musikaz betetako egun osoaz gozatu nahi dutenek 14:30etik aurrera izango den bazkari autogestionatuan parte hartzeko aukera izango dute. Pertsona bakoitzak bere bazkaria eman ahalko du, eta bi euroren truke edaria eta zozketa batzuetarako txartela eskuratuko da. Gainera, topaketa Patxi Dinamitaren musikak girotuta egongo da.

Informazio gehiagorako, ikus ezazu Vertigo Rocken orrialdea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin