Arantxa Tapia sailburuak trenaren tunel berria bisitatuko du

30.05.18
Hirigintza

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua Ermuan izango da gaur, asteazkena, trenaren tunel berriaren bat egitea bisitatzeko.

Azpiegiturak kilometro bat baino gehiagoko luzera du, eta Ermuko trenbidearen saihesbidearen lanen parte da. Horrekin batera, tren geltoki berria eta zubi bat ere ari dira eraikitzen.

Sailburuarekin batera egongo dira Carlos Totorika alkatea, Antonio Aiz Azpiegituretako sailburuordea, Aitor Garitano Euskal Trenbide Sareko zuzendaria, Imanol Leza Euskotreneko zuzendaria eta Mikel Gurutzeaga Garraioen Azpiegitura zuzendaria.

Obrako bisita asteazken honetan, maiatzak 30, 17:00etan hasiko da. Agintariek eta hedabideek elkarrekin hasiko dute bidea tren geltoki berriaren instalazioak eta obrak ikusiz. Lanetako zuzendaria bertan izango da, eta azpiegituren garapena azalduko du.

Aurrerago, geltokiaren azpiko pasabidetik igaro eta obraren gune osoa ikusi ahalko da, behin-behineko zubia barne. Hortik pasatzen dira orain trenak, ondoan behin-betiko zubia eraiki bitartean.

Azkenik, aldapa igo eta tunelera sartuko dira, horren bat egitera iritsi arte. Bertan, Tapiak adierazpenak egingo ditu hedabideen aurrean.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke