San Juan Sua ospatuko dugu larunbat honetan Ermuan

22.06.18
Kultura eta Gazteria

Euskal Birusa elkarteak eta Txindurri Dantza Taldeak elkarlanean antolatu dute beste urte batez San Juan Sua. Larunbat honetan ospatuko da jaia, ekainaren 23an, 22:30etik aurrera Orbe Kardinala plazan.

Txindurri Dantza Taldeak akelarrea antzeztuko du eta sua piztuko du inguruan dantza egin ahal izateko. 22:45ean, irrintzi lehiaketa hasiko da plazan bertan, eta ume, gazte nahiz helduek izango dute parte hartzeko aukera. Txikienek diru-sariak lortu ahalko dituzte, eta nagusiek, aldiz, herriko jatetxe batean afaltzeko txartela.

23:15etik aurrera, San Juan Sua abestuko da, eta pixkanaka eskaerak sutara botatzen hasiko dira herritarrak. Horrela, 23:40tan, korru-dantzak hasiko dira, suaren inguruan Axuri beltza dantzaldi jendetsua osatu arte. Azkenik, festari amaiera emateko, suzko zezena irtengo da gauerdian.

Antolatzaileek herritarrei dei egiten die suaren inguruan dantza egitera animatzeko. Gainera, jendearen laguntza eskatzen da egunean bertan su ingurua zaintzeko, umeengan arreta berezia ipintzeko eta sutara botatzen diren paperak ordenean eta errespetuz botatzeko, istripurik gerta ez dadin.

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiko Su Itzaltze Zerbitzuak informazioa zabaldu du San Juan gaua segurtasun osoz gozatu ahal izateko. Bizkaiko suhiltzaileen arabera, honakoak dira jarraitu beharreko pausoak:

  • Sua egin aurretik:
    • Edozein eraikin, ibilgailu, argindarraren linea edo landaredi altutatik urrun kokatu sua; gutxienez, sutarako egur-piloaren altuera baino 5 aldiz urrunago.
    • Sua hedatu ez dadin, garbi eduki pilaketaren ingurua.
    • Haizeak indarrez jotzen badu, baliteke sua bertan behera utzi behar izatea. Gozatu gauaz arriskurik gabe.
  • Sua piztuta dagoen bitartean:
    • Sua pizteko ez erabili likido sukoirik, alkohola edo gasolina bezalakoak.
    • Ez bota piroteknia-objekturik sutara edo haren inguruan, ezta spray, ontzi, zabor edo plastikorik ere, ke toxikoak sor baititzakete.
    • Pertsona heldu bat egon dadila beti sua gainbegiratzen.
    • Mangera bat, sua jotzekoak edo su-itzalgailu bat izan beti inguruan badaezpada.
    • Jaia bukatzean, egiaztatu ez dela txingarrik edo hausberorik geratzen, ura, harea zein lurra erabiliz horretarako.
  • Errez gero:
    • Azala erre den partea uraz busti berehala 15 minutuko tartean.
    • Hasieran, ez jarri pomadarik ez desinfektagarririk.
    • Erredura sakona edo zabala bada, deitu SOS Deiak 112 zerbitzura, eta eraman zauritua osasun-zentro batera, erretako aldea airean utzita edo serumetan bustitako gaza esteril batez estalita.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne